Sagardotegiak, tabernak eta erosketak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-042-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehengo sagardotegiak. Upela non aldatu zuten jakiten zuten. Sagardotegiz sagardotegi. Tabernarik eta dendarik ez zegoen. Antiguan bai. Erosketak. Jatekoa. Ogia banatu egiten zuten.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: DON-042/020
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Netzako sagardoteya sagardoteya zan lehengua. Eta gaiñea, alkarri "aizu, halako tokitan barrika berriya ireki dute e! Ta oso ona da". Zeatikan barrika bat ez zan /etzan/ egun batian eta bitan bukatzen. Eta igual pasatzen zituan astebete. Ta karo, jendiak " ze aldatu al dute halako tokitan zea... barrika, upela? Halako tokitan eta oso ona da". Pasatzen zeten alkar jendiak nun berriya zegon, eta nun zaharra zegon.
- Ta sagardotegiz sagardotegi ibiltzen zan jentia?
- Bai. Bai, bai.
- Baxokada bat hemen ta baxokada bat han.
- Baita.
- Bai?
- Baita, baita.
- Eta tabernarik bazeon inguru hortan?
- Ez, ez zeon /etzeon/ tabernarik.
- Eta denbarik?
- Nola?
- Dendarik? Janari dendarik?
- Ez da ere. Ez. Hortarako jaitsi behar gendun Antiguara edo bestela nola nere ama egunero-egunero juten zan San Martingo azokara, ba, konprak han iten zituan.
- Handik ze ekartzen zun oliyua ta hola?
- Behar zana.
- Azukrea ta... ?
- Behar zana. Behar genduna. Bai. Etxen ez zegona /etzegona. Ez zituen arrautzak eta patatak eta holakuak ekarriko, baiño oliyua, azukria, haragiya... Ogiya bertara ekartzen ziguten.
- Nundik? Nun iten zuten...
- Furgonetakin han etortzen zian panaderuak.
- Banatzailliak?
- Bai, bai, bai. Ordun, gaiñea, esaten ziyoten ogi haundi batzuk izaten zian "pan de tres". Ez dakit zeatikan zan. "Pan de tres" ogi haundi batzuk zian. Ordun, aber gure etxian bost mutillekin eta nexka... nexka beanduago etorri zan, ya hua...
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!