Jose Mari Aristi Kalonje
Donostia (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Lugaritz auzoko Mercader baserrian jaioa. Igeldokoak zituen gurasoak. Sei senide ziren, eta familia baserritik bizi zen: ama San Martingo azokara joaten zen barazkiekin, eta seme-alabek esnea partitzen zuten, etxez etxe. Sei urterekin eskola publikoetan hasi zen, Heriz pasealekuan. Udan Igeldon egiten zuen hilabete, aiton-amonekin. 10 urterekin seminariora joan zen, apaizgai, lehenengo Mirakontxara eta gero Bergarara. Bokaziorik ez zuela jabetu, eta 14 urterekin Donostiara bueltatu zen. Merkataritza ikasi zuen orduan. “Listero” ibili zen eraikuntzako enpresa batean, eta gero Banco San Sebastianen hasi zen lanean. Hantxe ibili da erretiroa hartu arte. Intxaurrondora ezkondu zen, eta bi alaba ditu. Jarrai antzerki taldean ibili zen, eta Intxaurrondoko ikastola sortzen ere bai.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-042 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute