Donostia (Gipuzkoa)

Donostian gerra hasi zenean

Donostian gerra hasi zenean <p>Gerra hasi zenean, zortzi urte zituen. Oroitzapenak. Acorazado Espa&ntilde;a itsasontziaren bonbak. Morlanseko trenbide tunela hautsi nahi zuten. Iturrian, aska. Lixiba. Lurrera erori zen. Frankistak Donostiara sartu zirenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-042-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, zortzi urte zituen. Oroitzapenak. Acorazado España itsasontziaren bonbak. Morlanseko trenbide tunela hautsi nahi zuten. Iturrian, aska. Lixiba. Lurrera erori zen. Frankistak Donostiara sartu zirenean.

Transkripzioa

- Gerra hasi zanian zortzi urte nituan.
- Ta gogoratzen dezu?
- Zerbait gogoratzen naiz, bai. Nola, zea, frankisten barku bat "España, acorazado España" zan uste det, etorri zan Kontxaraiño, Kontxako pareraiño, eta nola bota zituan bonba batzuk, bonba batzuk; eta bat erori zan juxtu-juxtu, oain badakizute Monpaseko... Monpas ez, Monpas da tunel berriya, zea, iriki dituena?
- A bai. Morlans?
- Morlans, Morlans. Hor zan trenbidia, hor zeon trenbidea. Eta nunbait nahi zuten tunel hori apurtu, puskatu. Eta bota zuten bonba bat, bota zituzten batzuk, gehiyo, baiño bat han erori zan juxtu-juxtu eta gure baserritikan harea egongo ziran zuzenian, "en línea recta" esaten dan bezela, berrehun metro o hola. Eta goatzen naiz nola ordun neon ama erropa garbitzen iturrin, kanpoko iturrin. Ez, etxian ez zegon hola erropa garbitzeko ta tokirik, zeon aska bat harri batekin eta erropa... Lixiba deitzen ziyoten, lixiba. Da hitz bat ya ez dala erabiltzen.
- Ez da erabiltzen, ez. Lixiba egiten egoten zan ama hor...?
- Bai, bai, eta nola bonba hori bota zutenian hango esplosiyuakin ni lurrea erori nintzan. Hoi goatzen naiz. Beste batian goatzen naiz ere ai giñala... ordun ai zian frankistarrak donostira sartzen eta Oaldameneko menditara Oriamendi eta hoiyek ba pelean, batzuk besten kontra nola ai zian tiroka. Eta guk han zea bat, kaxko batetikan kaxko batetikan ai giñan ikusten, ez gendun ezer ikusten, baiño ikusten. Eta halako batian etorri zan abioi bat, bazabillen abioi bat abioi bat eta ordun egongo giñan talde bat ba hamar o hamabi o igual gehiyo persona hura ikusten. Eta abioi hori hasi zan jeisten, jeisten, jeisten, jeisten, eta halako batian hasten da "tattatatatatata! mekauen!", danak korrika: "lurrea lurrea lurrea!". Ez zan ezer gertau, ez dakit, ez zuten asmatu.
- Eskerrak.
- Baiño hortaz ere goatzen naiz.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia