Azkoitia (Gipuzkoa)

San Martingo dutxak eta uraska

San Martingo dutxak eta uraska <p>Eliz ataria nolakoa zen. San Martingo etxeak egin zituztenean, dutxak ipini zituzten eraikin batean. Bere ama egoten zen han eta bertan dutxatzen ziren. Bestela, errekara, hankak garbitzera. Anaiaren bizikletarekin ibiltzen zen bebarruan. Uraska ere bazegoen San Martinen. Txanpa&ntilde;aneko amak arropak nola garbitzen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-061-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eliz ataria nolakoa zen. San Martingo etxeak egin zituztenean, dutxak ipini zituzten eraikin batean. Bere ama egoten zen han eta bertan dutxatzen ziren. Bestela, errekara, hankak garbitzera. Anaiaren bizikletarekin ibiltzen zen bebarruan. Uraska ere bazegoen San Martinen. Txanpañaneko amak arropak nola garbitzen zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero han bazan zean, eliz ataixen, relijiosuek zien, etxe haundi bat bazeben, han ixkilletan gora zemat bider ixotzen gendun. Ez dakit ze zea zien, relijiosue k.
- Eliz ataixen?
- Ta zubixe´re ez zan ordun.
- Eliz ataiko zubixe?
- Ta ez zeaiken... San Martingo etxik ein zittobenin ipini zeben zea, dutxatzeko. Oin badoo sozidadie? Han zeuen. Gure ama zana eoten zan han, zea eitten, atenditzen ta hantxe dutxatzen giñen. Bestela, errekaa juten giñen. Zeriin, “calle Angel”in bahunan erreka bat.
- Iloba: Portureko presan?
- Hara´re juten giñen hankak garbitzea ta. Bestela ez. Eta gure anaixek bizikletie zeuken etxin, ni zemat bider ibiltzen nitzen, bebarruen, heldu barandiei eta leña! bizikletan.
- Eta etxian urik bazekazuen orduan?
- E?
- Ura etxian, bai? Ura bazekazuen etxian.
- Bai, bai, etxe hoixek ein zittobenin, bai, bai.
- Baiña baiñatzera errekara joaten ziñazien?
- Gu errekaa, errekaa, bai.
- Iloba: O baiñuetxea, San Martiñeko baiñuetxea.
- Albergie´re bazan San Martiñen ordun. Han aldapa txiki bet badao kurutzea hartzeko. Hantxe zan. `Txanpaña´neko amak erropak garbitzen zittunin, uste det /ustet/ San Martin osue enteratzen zala. Harek ematen zizkon zinbi-zanbak! Puskau´re bai! Ta holaxe.

Egilea(k): Paule Goenaga (Azkoitia BHI) , Ane Ucin (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia