Matxo Larrañaga Iturbe Txanton

Azkoitia (Gipuzkoa) (1919-2022)

Biografia

Santikua etxean jaio zen Maria Gloria edo Matxo Larrañaga 1919an, zazpi anai-arrebatan gazteena. Baztarrikaldean bizi izan ziren denbora batez, baina, berak 8 urte inguru zituela, eraiki berriak ziren San Martingo etxeetara joan ziren bizitzera. Ez du aitaren oroitzapen handirik; amak bakarrik atera behar izan zituen aurrera zazpi seme-alabak. Miserikordian ibili zen eskolan, baina ume bihurria omen zen eta batzuetan piper eginda jolasean ibiltzen zen kalean. 14 urterekin Intsausti lantegian hasi zen lanean, haria egiten. Handik irtendakoan, abarkak josten aritzen zen. 29 urte ingururekin Madrilera joan zen, han bizi ziren osaba-izebei laguntzera, haiek ez zutelako seme-alabarik. Hogeta hamaika urte Madrilen egin eta gero Azkoitira itzuli zen. 101 urte betetzeko bidean egon arren, garai bateko Azkoitiko hainbat kontu oso zehatz kontatu zizkigun egindako elkarrizketan.

Zintak

KodeaDataProiektua
AZK-061 2020 Azkoitiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetan San Martinen egiten zituen bihurrikeriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Serenoak ez zien uzten gauez kalean jolasten Bideoaren ikonoa
3 "Matutixa"rekin esnatu eta seietarako fabrikara Bideoaren ikonoa
4 San Martingo dutxak eta uraska Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Aita Santa Agedan Bideoaren ikonoa
6 `Kale´nekoen eta `Hurto´koen zalgurdiak; kotxerik ez Bideoaren ikonoa
7 Eskolatik piper asko Bideoaren ikonoa
8 Ume bihurria; bizikletan ibiltzen non ikasi zuen Bideoaren ikonoa
9 Igandeetan Altzibarrera, futbola ikustera Bideoaren ikonoa
10 Olinpiako txurreria Bideoaren ikonoa
11 Alfonso XIII.a trenez Azkoitira Bideoaren ikonoa
12 Madrilera, osaba-izebei laguntzera Bideoaren ikonoa
13 Ahizpak soldaduentzat alkandorak josi behar Bideoaren ikonoa
14 Madrilgo lagunarekin Hendaian Bideoaren ikonoa
15 Azkoitira itzultzeko erabakia Bideoaren ikonoa
16 Umetako entretenimenduak Bideoaren ikonoa
17 Emakume kuadrilla San Martinen, abarketak josten eta tertulian Bideoaren ikonoa
18 Gizon eta emakume abarketak josten Bideoaren ikonoa
19 Intxausti lantegian emakumezkoak haria egiten Bideoaren ikonoa
20 Lantegian irabazitakoarekin ilobari jertsea erosi Bideoaren ikonoa
21 Neskek prakarik ez; bizikletan ere gonarekin Bideoaren ikonoa
22 San Martingo etxeak egin zireneko kontuak Bideoaren ikonoa
23 Aberatsen etxeetako neskameak Bideoaren ikonoa
24 "Hurto"koan neskame zeudenekin harremana Bideoaren ikonoa
25 Zapata pare bakarrarekin moldatu behar Bideoaren ikonoa
26 Anaia Eibarrera oinez lanera gerra sasoian Bideoaren ikonoa
27 Igandeetan mendira I Bideoaren ikonoa
28 Igandeetan mendira II Bideoaren ikonoa
29 Antzerkiak Olinpian Bideoaren ikonoa
30 Aurrezkiak Plaza Berriko "Correo"ra Bideoaren ikonoa
31 Billetea aurkitu zuenekoa Bideoaren ikonoa
32 Ahizparen jornaleko dirua hartu zuenekoa Bideoaren ikonoa
33 Aitita maisua eta amama emagina Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia