Zubieta kalea nolakoa zen
Zubieta kalean jaioa, Donostian. Kontxa parean ez zegoen etxe handirik; dena villak ziren. Neguan itxita egoten ziren. Bere kalean, berriz, jende xumea bizi zen.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: DON-037/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak
Transkripzioa
- Eta nun jaiotakoa zera zu?
- Donostin.
- Ta ze tokitan?
- Calle Zubietan.
- Zubieta kalian?
- Calle Zubietan.
- Eta nolakoa zan garai hartan?
- Calle Zubieta zan oso diferentea. Zeaittio lehenengo fila, bueno, Kontxaa ematen zon kalek, ez, etxek, danak villak zien. Etxe haundiik ez zeon. Hotel de Londres eta Continental zien haundik, baiño bestela etxe… familiko etxek zien. Bazan bat, uste det, bi etxe zien jende diferentea bizi zana, baiño danak bestela zien famili bat. Ta negun gehienak itxitta egoten zien, zeaittio zan kanpoko jendea, madrildarrak eo. Kalea zan oso-oso-oso trankille. Ni bizi nitzen alde guztie, beste aldea, beste… jende sentzilloa bizi zan. Ez zan aurreko […], markesak eta zeak eta. Duque de Cubas, el Marqués de Tola, el Conde de […]…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!