Martutene nola joan zen aldatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Martutene lau baserri ziren. Nola aldatu zen. Etxeak egiten hasi ziren. Etorkinak. Matxetearekin joaten ziren sagar arboletara, egur bila; haietako batekin izan zuen arazoa.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 16a
- Iraupena: 0:02:57
- Erref: DON-035/043
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ekonomia eta industria » Boom industriala
Transkripzioa
- Ta geo, Jose Migel, esaiozu nola etorri zan jendia Martutenea bizitzea.
- A, bai.
- Martutene zian lau baserri. Beai aittuta, e.
- Bai, aurreneko basarriya [Illesbone], aurreneko basarriya bota zuena [Illesbone] izandu zan. Bota ez, gaiñea, erdin erdin in tzian sei bizitza. Irastorza bizi zian, e...
- Etxeigiaz?
- Ez. Bueno, bai, Etxegiaz... Etxegia batekin ezkondu zan Luis Irastortza, bai, hoi da, bai. Eta esaten dizut, esaten dizut, ba, orduan, hoi hola zeola... joe.
- Nik... goatzen naiz [pare bat bota] ta etxe hoik ein zittuenian, etortzen ziala –ni txikitan– koltxoiak hartuta jendia baiño barra-barra Cacereseik-eta lanea honea, residentzia, edifizio hoik ittea. Gure etxetik gora juten zian bokadilloa hartu ta egunpasa. Egunpasa ez, lanea.
- Hoik etorri zi...
- Baiño hola jendea.
- Hoik etorri zianian, eta hemen Joxe Mari Etxeberria ezkondu zan haitako baten alabakin. Eta nei diate gorroto pixka bat diate, eta badakizu zergatikan? Hoik etorri zianian, etorri zianian…
- Los hermosos.
- Los hermosos, exacto. Hori da, bai. Ta, orduan, etorri zianian, pues, etorri zian matxetiakin been herritikan etorri zian beren matxetiakin. Ta matxetia zertako zan? Garai haietan ez zan butanorik eta ez zan ezer´e sua eitteko! Eta hoik matxetiakin, pues, gue goiko sagastiyan...
- Basarria jun?
- Basarriya daukau guk. Gue sagastia jun. Eta nei aittak “Aittu, beida ze ai dian eitten!”. Matxetiakin eitten zuen moztu ta hua sua itteko.
- Egurra.
- Egurra, bai, egurra, baiño zui... zu, sagarra eman bihar zuan arbola moztutzen! Ta, joe. Eta aska batekin ni bijilatzea hua. Ni bijilatzen ta "mekauen! han ai dek ba" ta dinbi ta danba, bea matxetiakin ta nei zigorrakin, berriz. Eta, joe, nola-hala jetxiazi nun eta hanketan´e bai astindu pare bat eman bai eta geo joder, “joder, que ese nos ha pegau" ta "Han ido allí” ta “Sí, sí", "Explicarlo bien eh, explicar... y visitar el manzanal. Eso es, visitar el manzanal. Pues no se puede, oye, un manzanal, que está en plena producción, que necesita calentar. Y con qué habéis calentau hasta ahora, oye?”.
- Haiek etorri zian lehenbizi, nik uste.
- Lehendabizi etorri zian, bai.
Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!