Martina Alava Zumalakarregi
Donostia (Gipuzkoa) (1922)
Biografia
Zubieta kalean jaio zen, Kontxako pasealekuaren ondoan, Erlojuen pare horretan. Ama Gabiriakoa zen, eta janari-denda zeukan etxe azpian. Aitak, Zumarragakoa bera, bankuan egiten zuen lan. Lau senide ziren. Mojekin ibili zen eskolan, Presentacion de Maria ikastetxean, giro erabat erdaldunean. Hondartzan jolasten zuten. Gerra garaian Zumaian egin zuen hilabete. Hotel batean egin zuen lan hainbat urtez, eta bulego batean ere bai gero. Ez dauka ohiturarik euskaraz hitz egiteko.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-037 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute