Donostia (Gipuzkoa)

Aberri Egunak

Aberri Egunak <p>Manifestazioak eta istiluak. Aberri Egunean kuadrilla guztia Arantzazura joaten zen, eta ikurrina jartzen zuten. Grisak atzetik zituztela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-036-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Manifestazioak eta istiluak. Aberri Egunean kuadrilla guztia Arantzazura joaten zen, eta ikurrina jartzen zuten. Grisak atzetik zituztela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta manifestaziotan-ta ibiltzen ziñeten zuek?
-Bai, bai. Eta beste gauza txiki batzutan ere bai, baiño badaude gauz batzuk kontatu littezkeenak, baiño ez dittut esan nahi, politikari buruz ta nola sartuta ibili giñan eta... gauz txiki batzuk iten giñuzen, beti bildurrak, beti aidian... Aberri Egunetan ba beti sortzen zan istillua. Guk beti Aberri Eguna... koadrilla guztia juten giñan Arantzazua egun batzuk pasatzea. Eta han ikurriña batzuk jarri eta ba, ordun garaiko lan txikiak. Eta gero Aberri Egunean, beti izaten zan /izatentzan/ herri batean o hiri batean, eta handik juten giñan nola-hala. Oñatira jeitsi, trena hartu eta Gasteiza o Iruñara edo Donostira… gertatzen… Bergarara. Gertatzen… Aberri Euna ikaragarri ta haundi haiek sortzen zianian, han ibiltzen giñan Polizia gora eta [...] gora, korrika batea eta korrika bestea.
-Grisak?
-Grisak, bueno, ikaragarri, ikaragarri. Eta bueno, holako gauza eta ixtorik asko sortzen dia garai... sortzen zian garai hartan. Oaiñ ya paketsuago gaude, eta oain ya zartu, zahartzen ai gea eta... bueno ba, hor.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia