Donostia (Gipuzkoa)

Antzezlanak, kontrolpean

Antzezlanak, kontrolpean <p>Santo Tomas egunean hiru funtzio egiten zituzten; zaletasun handia zegoen. Maria Doloresek Gobernu Zibilera joan behar izaten zuen, itzulpenak eginda, baimen bila. Trabak. Zentsura. Guardia zibilak eta sekretak ibiltzen ziren beti inguruan. Pasadizoa kontralari buruz. Jesuitetan, Aita Altunaren sermoiak ere kontrolatuta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-036-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santo Tomas egunean hiru funtzio egiten zituzten; zaletasun handia zegoen. Maria Doloresek Gobernu Zibilera joan behar izaten zuen, itzulpenak eginda, baimen bila. Trabak. Zentsura. Guardia zibilak eta sekretak ibiltzen ziren beti inguruan. Pasadizoa kontralari buruz. Jesuitetan, Aita Altunaren sermoiak ere kontrolatuta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Argazkiak

Transkripzioa

-Ta hala antzerki asko egiten giñuzten. Santo Tomas eunen beti, San… e... Antzoki Zaharrean. Ba hiru funtzio iten giñuzen, e! Bostetan, zazpitan ta hamar t´erditan. Zaletasun haundia zeon, teatroa leporaiño betetzen zan, sarrerik gabe… ta hori, euskal kutsu haundia zeukalako. Hor ibiltzen giñan, Maria Dolores gaixoa… Gobierno Zibillea jun behar izaten zun /izatentzun/ eee…. Itzulpenak, euskerazko antzerkiak erderatu eta hara eamanaz, ba baimena lortzeko. Bestela ez zuen /etzuen/ baimenik ematen. Ta hara juten zan bakoitzen Maria Dolores, sekulako trabak eta sekulako istilluak sortzen zizkioten.
-Zentsura haundiya zeon? Zentsura haundiya zeon?
-Itxura? Bueno, bai...
-Ez, zensura, zensura...
-Zensura haundia, bai, bai, bai. Zensura... Bueno, beste batian gertatu zitzaiun Iruna jun giñan antzerki obra bat jartzea. Eta beti “vijilancia” beti guardia zibilak, hemen Teatro, Antzoki Zaharrian ere beti guardia zibillak eta “policia secreta” ta ibiltzen zian. Eta han eszenario atzian ni nengola, eszenaiyoan, eszenatokian ez dakit zeintzuk zeuden, baiño bakizu, euskeraz “eta” izena askotan erabiltzen da: “Eta hau eta hua eta…”. Eta orduan atzian zeuden bi sekretak deitu niñuen txoko batea, ta esan zian: “Oiga, por qué se dice tantas veces la palabra eta?”. Eta nik esan nion, nere esplikazio txikia eman nion, eta hortan gelditu giñen, baiña… noraiño kontrolatuta zeon Polizia bidez antzerkia. Antzerkia eta jesuitatan hamartarditako mezetan, euskerazko meza, ordun ere poliziaz beteta eoten zan /eotentzan/ atzeko aldia, zer esaten zun Aita Altunak; Azpeitiko jesuitak ze esaten zittun grabatzen ta hor... Eta hortan ba istillu asko ibili genun guk. Istillu asko. Gero manifestazioak ziala ta abar ta abar.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia