Jon Ezeiza Areitioaurtena
Donostia (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Arrasate kalean jaio zen; amak janari-denda zeukan han, baina umea zela Loiolara joan ziren bizitzera. Hantxe joan zen eskolara lehenengo, eta gero San Antonio ikastetxera. 14 urterekin hasi zen lanean, Gantxegi oihal dendan laguntzaile. 25 urterekin “biajante” hasi zen, dendaz denda emakume arropa saltzen. Lanbide hori izan du erretiroa hartu arte, nahiz eta azken hamarkadetan beste etxe batentzat ibili lanean. Hiru senide ziren. Aita, Rosario, Beizamakoa zen. Ama, Felisa, antzerkigile ezaguna izan zen garai batean, Toribio Altzagarekin-eta ibilitakoa, Euskal Iztundean. Gerraostean antzerki taldea berpiztu zenean, harengana jo zuten berriro, “Andre Joxepa Tronpeta” egiteko. Eta ez zen animatu, baina semea bai; Jonek 17 urte zituen orduan. Maria Dolores Agirre zuten zuzendari. Euskararen aldeko lanetan ez ezik, musika taldeekin eta dantzan ere ibili zen. Amaia Labordarekin (antzerkia egiten ezagutu zuten elkar) ezkonduta dago, eta seme bat dute.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-036 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute