Donostia (Gipuzkoa)

Ama-semeak antzerkian

Ama-semeak antzerkian <p>Loiolan bizi zirela, amak antzerkia egiten zuen don Toribio Altzagarekin. Aurretik Pospolinetan ibili zen, don Ramon Labordarekin. Antzezlan asko egin zituen; herriz herri, asteburuetan. Gerra hasi aurretik ezkondu ziren. 17 urterekin hasi zen Jon antzerkian, <em>Andre Joxepa tronpeta</em> lanean. Maria Dolores Agirre zuzendaria. Jose Mari Etxebeste. Gregorio Beorlegi, Joxe Egileor... antzerkian zebiltzanak. Giroa. Emaztea antzerkian ezagutu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-036-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Loiolan bizi zirela, amak antzerkia egiten zuen don Toribio Altzagarekin. Aurretik Pospolinetan ibili zen, don Ramon Labordarekin. Antzezlan asko egin zituen; herriz herri, asteburuetan. Gerra hasi aurretik ezkondu ziren. 17 urterekin hasi zen Jon antzerkian, Andre Joxepa tronpeta lanean. Maria Dolores Agirre zuzendaria. Jose Mari Etxebeste. Gregorio Beorlegi, Joxe Egileor... antzerkian zebiltzanak. Giroa. Emaztea antzerkian ezagutu zuen.

Transkripzioa

-Ba han, Loiyolan gendela izandu zun… ba nere amak antzerkia iten zun don Toribio Alzagan taldekoakin. Bueno, don Toribio Alzaga baiño lehenago, Eusko Etxean talde bat sortu omen zan /omentzan/: Poxpoliñak. Poxpoliñak izenekoa, don Ramon Labordak zuzentzen omen zun /omentzun/. Ta don Ramon Laborda hori nere emazten osaba da. Osaba izan zan /izantzan/. Eta ama hor hasi zan sobrare antzerkia, pospoliñak eitten, eta gero ba nik ez dakit ya nola, don Toribion taldeko… Escuela de la Academia Vasca… Nola zan? Declamación. Escuela y Declamación Vasca. Ta don Toribiokin hasi zan, eta badirudi ba gure amak “pues” zeuzkala dote, artista izateko. Eta antzerki asko ein zittun. Antzerki asko, urtero… Eta gero, ordun esaten zunez gure amak, e… herrita juten zian festata. Bai Bergara, Oñatira, Mondragoira, Eibarrea… ba astebukaeretan eta... Donostin jartzen zuen antzerkia, ba han prestatzen zuen, eta bueno… E, hori ba gerra hasi baiño lehen. Ta /da/ nere aita…. Nere aitak Rosario zun izena, eta ezkondu zian, ni jaiyo nitzan eta bueno, gure… Gero ni hogeita hamabost urtekin ezkondu nitzan Amaia Labordakin, eta harrezkeo hemen ba Parte Zaharrean bizi gea.
Antzerkian, ba nik esan dizuten bezela, hamazazpi urtekin hasi nitzan. “Andre Joxepa Tronpeta” antzerkia, don Toribio Alzagana. Eta orduan bazeon paper bat: “Digromático, jefe de Digromáticos”, sorgin herrian sortutako personai bat. Eta haren papera iten nun. Abotsa ba sendo xamarra neukan eta ondo entzuten omen zitzaidan. Eta hor hasi nitzan, eta han ezautu nittun ba antzerkiko jende asko ta asko. Maria Dolores Agirre… zoragarrizko emakumea, zoragarri bai zela. Beak esaten zun askotan “zoragarri, zoragarri”, baiña bea bai zela zoragarri. Eta han zeuden ba… Gregorio Beorlegi, Joxe Egilegor, Antonio Etxeberria, Donato Ugartetxea, eta gero jende berria sortzen hasi zan: Joxe Mari Etxebeste´re sartu zan taldean; bere emaztea, Rosita Arruabarrena ere bai… Eta bueno, hor sartzen giñuzten Juantxo Amilibia, Maritxu Ezkurra… jende asko elkartzen giñan eta oso giro ona zeon, oso giro abertzalea, oso giro herrikoiya. Oso gustoa, ta gure gauzak-ta izaten giñuzten, gue jaiyak eta gue festak. Ta ondo, ondo konpontzen giñan. Maria Dolores zan zuzendaria eta Joxe Mari Etxebeste da laguntzaille bezela. Maria Dolores don Toribiori launtzen hasi zitzaiyon bezela, Joxe Mari Etxebeste ba Maria Dolores Agirreri lagun haundiya eman, egiten ziyon. Eta bueno, hor ibili giñan, eta gero ya Maria Dolores jubilatu zanean, baa… Bueno, Amaia, nere emaztea, antzerkian ezautu nun. Han geundela. Bea klaseak esatea juten zan, eta ni ba antzerkia itea, eta horrela hasi giñan, eta han sortu zan gure… gure bizimodua.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia