Donostia (Gipuzkoa)

Estraperloa eta errazionamendua

Estraperloa eta errazionamendua <p>Gerraosteko estraperloa. Haragia eta ogia, jatetxerako, trenez. Arriskua zegoen harrapatzeko, baina beste erremediorik ez zuten. Ezkondu zenean, errazionamendua zegoen, eta kupoiekin ibili ziren hoteletan ere, kartilarekin. Andaluziara joan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-027-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraosteko estraperloa. Haragia eta ogia, jatetxerako, trenez. Arriskua zegoen harrapatzeko, baina beste erremediorik ez zuten. Ezkondu zenean, errazionamendua zegoen, eta kupoiekin ibili ziren hoteletan ere, kartilarekin. Andaluziara joan ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra ta gero gose garaia izan zan, razionamendua eta, horrek ze eragin izan zuen zuen jatetxian?
- Pues, adibidez, gure jatetxean... Nola esango nuke?... Erdera ateatzen zait: "había que exponerse" zuk lanean egin behar bazenun, estraperluan sartu behar zenun. Ta estraperluai esker zeukazun haragia ta ogia, adibidez. Baiño estraperluan, zakutan disimulatuta ta, ez dakit, baserritik eo, kostako trenetik nunbait, makinista bat edo ekartzen zuna haragia ta estraperlopean.
- Isilpeko, orduan, eta beldurrez...
- Bai estraperloan, oin harrapatzen baziñuen ba, harrapatu zizuen, inspektoreak eta izaten zian ta. Ordun ba, harrapau in baziñuen ba pagatu in behar ta, aurrea baiño lana in behar bazenun in beharra zeon, ezin dezu, ezin zenun bestela ein. Ta gaiñeakuan ba bizimodu normalean, ni ezkondu nintzanean, "por ejemplo", bidaia in genun ta kupoiakin hotelean ta, bazkaltzeko ta, kartillak genitun ta kupoia entregatu ta, kupoian ordez ematen ziguten bazkaria hotelean ta jantokitan ta jun behar genun tokitan.
- A bai e? Ezin zan diruakin ezin zan erosi, kupoi hori...?
- Ez, kupoia, kupoia.
- Kupoirik ez bazenun ezer, ezin zenun....
- Dendetan ta klaro eongo zan, dendetan ta kafeteritan ta hola eongo zan. Baiño gu jun giñan kartillakin ta kupoiakin, jun giñan.
- Ta nora jun ziñaten zuek?
- Andaluzira, ta guretzako zan, bueno, "Miami Beach"!
- Orduan ez zan asko bidaiatzen?
- Ez, ez...

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia