Amona plazara berdurarekin; Donostia erre zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-024-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Andrestegin baratzea zuten. Amona Antiguako plazara joaten zen otarrea buru gainean hartuta. Zaldi-karroa izan zuten lehenago, eta Parte Zaharrera joaten ziren esnearekin. Amonak gogoratzen zuen Donostia nola erre zuten. Bidea nondik zegoen garai hartan.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:02:56
- Erref: DON-024/017
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Bestelako kontuak » Historia orokorra , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak
Transkripzioa
-Eta zuek han, Andrestegin, baratzian zer izaten zenuten?
-Ba danetatik pixkat.
-Berdura?
-Bai. Danetatik pixkat. Bainan denboan ba bainak, azelgan denboan azelgak, eta "o sea", danetatik pixkat.
-Eta etxerako, ala saltzeko ere bai?
-Ba amona etortzen zan /etortzezan/ plazara. Otarra haundik nola izaten zian…
-Buru gaiñian jarrita?
-Bai.
-Eta nora, plazara? Ze tokitara?
-Hemen, Antiguan.
-Antiguan?
-Bai, ordun hor zeon /hortzeon/ plaza ta horrea etortzen zan.
-Ta nola etortzen zan? Astuakin?
-Keba! Ez zeon /etzeon/ astoik. Buru gaiñian!
-Buru gaiñian, e… Ba badao bidia, ezta, handik haraiño...
-Baiño... bai. Astoa nik ez det ezautu, baiño ne amak esaten zun epoka haiyetan zaldiya izaten zuela. Zeatikan epoka haiyetan, nere amonak kontatzen zun bea nola juten zan alde zarrea, esnia eaman ta /da/ itea, karruan. Geo hoik danak kendu in zitun, klaro, situaziyuak´e... asko aldatu zian. Eta be... ez dakit ze fetxetan, jun zian /juntzian/ alde zarrea, ta billatu zian alde zarra dana erreta! Erreta! Eta ordun amonak iten zun: “Ai, Maritxu gaixua! Tere, Carmen ta /da/”... bestia ez dakit. Lau, lau esaten zitun. “Nola hill ote zian emakumi hoik!” Beti esaten zun. “Nola hil ote zian!”. Surtan! Ez zian /etzian/ azaldu! Erre zuen, ta klaro, esaten zuen frantsesak ziala, baiño telebisiyuak, ezta denboa asko, haik italianoak...
-Inglesak eta Portugal...
-Inglesak eta portugesak. Zeatikan frantsesak etortzen zian, ta /da/ esaten zuen alde zarreko jendiak, ta amonak´e bai, esto... oliyua irakiña nola botatzen ziyoen frantsesai, ez sartzeko. Lapurtzea-ta etortzen zian.
-Orduan frantsesekin geizki eta gero, inglesak etorri zianian okerrago...
-Ta geo zea... inglesak, portugesak eta italianoak dana kiskaldu! Bueno, hori ez do /ezto/ agostua 31ko zea bakarrikan konserbatu zan… Horreatikan urtero-urtero hor iten due /itedue/; hoi bakarrikan, eta gaiñeakua dana berriya da.
-Eta hori zure amonak ikusi zun?
-Erreta, bai.
-Erreta?
-Bai.
-Orduan e, uuuu, gogorra izango zan...
-Bai, eta ordun biria ez zan /etzan/ behetikan, ordun… gaurko eunian Palacio Real don tokiya zan biria kalea juteko. Ta ordun geo behetik hoi dana playai kenduba da. Hoi amonak kontatzen zun. Hoi dana playako zea, ta geo ze pasatzen da /pasatzea/? Itsasua hasarre donian, be terrenua eskatzen! Ta orduan ze olatu ta ze gauzak! Nun puskatzen du /puskatzeu/? Hor, ta harrapatzen diyonai /harrapatzeyonai/ ba...
-Klaro...
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!