Konstituzio plazako negozioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-023-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Konstituzio plazan farolak zeuden. Baserritarrak saltzera joaten ziren. Arkupeetan egoten ziren egunero; bakar batzuek zaldi-karroarekin joaten ziren bertaraino. Esne saltzaileak. Plazako dendak. Baroja inprenta.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: DON-023/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Eta hemen, Konstituzio plazan, zer zeon arkupetan-eta? Nolakua zan orduan?
- Arkupetak-eta berdin. Farolak zeuden argia emateko. Oain daude inguratua, ezta? Ba, leheno plaza erdiyan zeuden ez dakit zenbat. Ves? Gauza hoiek guziyak nere ahizpak argituko litzuke hobeto.
-Ez, baiña zuk esan gogoratzen dezuna ta lasai.
- Bai. Ta hori. Hori. Eta gero, zeak, baserritarrak etortzen zian saltzea. Nere garaiyian ya arkupetetan egoten zian, e? Aiuntamientuai zea bat emanaz. Ez dakit nola deitzen zaion.
- Baimen batekin edo?
- Baimena ez, dirua ere bai. Bai, bai. Eta hor egoten zian saltzen. Oain ez dakit zenbat urte.
- Baiña egunero?
- Egunero-egunero. Bai, bai. Ez zan feriya bezela, ez. Etortzen zian bere baserritatik honea saltzea.
- Eta nola etortzen zian, zaldi-karruan eta?
- Ba, zaldi-karruan bateonbat bai, baiñon bestiak ez dakit autobusian eo nola etorriko zian. Bai. Bateonbat bai honeaiño azaltzen zan bere zaldi ta guzi.
- Eta hemen ze denda edo ze taberna zeuden?
- Ba, tabernak… Zea, komestibles denda, bai. Hiru nik ezagutu ditut.
- Hiru? Hementxe bertan?
- Hemen. Hemen, e? Arkupeta hauetan. Zeatikan aurrian ez det behiñ´e… bakarrik fruteri bat, txokuan. Baiñon hori ya nahiko berri da, e, kendu zutela ta hori.
- Eta tabernarik-eta ez zeon orduan hemen?
- Bai, bai, tabernak… Ez… Zea ere bai, este… nola da hori? Esnea. Esnea saltzen zutenak ere bazian. Arkupetetan, e? Vamos…
- Arkupetan. Esnedunak?
- Esnedunak? Esnedunak denak seguruasko baserritarrak, baiñon denda ere bai zegon, este… esnia saltzen zutena.
- Eta inprenta bat ez zeon hemen?
- Aurrian. Aurrian, bai. Baroja. Baroja deitzen zana. Egondu dia bi Baroja-k. Eta batian jartzen zun “Esta es si no otra la primitiva casa Baroja”, zeatikan biak, ez dakit, Baroja… ez dakit nola zian, baiñon bi Baroja zian.
- Bi Baroja. Orduan, kopetentzia zeon hor?
- Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!