Tere Arregi Altuna
Donostia (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Donostiako Konstituzio plazako etxe batean jaioa, bertan bizi izan da beti. Hura zen bere jolaslekua ere, umetan. Aita funeraria bateko langilea zen. Bederatzi anai-errebetan gazteena, Elbira Zipitriarekin ibili zen ikastolan gerra aurretik, Juan de Bilbao kalean. Gero, Elizaranen, mojekin, erdaraz. Mekanografia ikasten ere jardun zuen akademia batean; ordurako, baina, lanean zebilen. 14 urterekin hasi zen bulebarreko Sehaska arropa dendan saltzaile. 17rekin, berriz, Errenteriako fundizio batean bulegoko lanak egiten zebilen. Ezkontzeko utzi zuen lana. Sei seme-alaba izan zituzten. Bere ahizpa Karmenek ere hitz egiten du, nahiz eta bideoan agertu ez.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-023 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute