Donostia (Gipuzkoa)

Madrilen, aita bisitatzen kartzelan

Madrilen, aita bisitatzen kartzelan Hiru urte egin zituzten Madrilen, aita kartzelan zegoelako. Ama telefonista egon zen. Kartzelara bisitan; ama ezin zen sartu, baina umeak bai, apaizarekin. Liburua idatzi zuen han aitak. Aitona eta aita, biak idazle.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-019-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hiru urte egin zituzten Madrilen, aita kartzelan zegoelako. Ama telefonista egon zen. Kartzelara bisitan; ama ezin zen sartu, baina umeak bai, apaizarekin. Liburua idatzi zuen han aitak. Aitona eta aita, biak idazle.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni oso txikiya nintzan, ni gogoratzen naiz, bai, egondu giñala hiru urte nere ama Madriden, aita kartzelan zeon, eta orduan ama eondu zan hotel batean, lagun batzun hotelean; baiña esan zun bera ezin zala hola egon, ta lanean eondu zan telefonoan, telefonoa hartzen eta. Eta gu bi zaharrenak jun giñan aita ikustera eta eondu giñan ba denbora bat amakin, ta juten giñan kartzelara ikustea. Ta hartu behar zian liburu batzuk Franco ez dakit zer, edo Jose Antonio ikusteko, ba, pasea emateko, ba erosi behar zenitun liburu hoiyek eta ikusten zenun pixkat, baiña guri uzten ziguten apaizakin, fraile bat zala o, nik ez det oso... Baiño oso gutxi gogoratzen naiz, txikia nintzan baiña, sartzen giñan aitangana, baiña amak ezin zun, reja batzuk zeuden, eta horren atzetik...
- Nun zeon, Madriden aita?
- Madriden eondu zan, bai, Porlier eta bai... Dena hori desagertu da baiña.
- Eta ikusteko zer zegon kristal baten atzian ala...?
- Ez, sare batzuk bezela, baiña guri uzten ziguten, txikiai, fraileak sartzen zigun; baiña ama ez, amak kanpotik behar zun. Eta bai, hola hiru urte eondu zan. Eta bai, bueno, idatzi du, bere liburua idatzia dago, ta dena handikan ateratzen zun, idazten jun zan liburua, ateratzen zun nere amari ematen ziyon papel txiki-txiki batzutan idatzia, eta nere ama jun zan gordetzen eta gero horrekin idatzi zun liburua. Zan liburu, bueno liburu batzuk ditu idatziak aitak, eta bat zan gerra denborakoa, bueno, hango denborakoa ta, bai. Bai, horrenak.
- Idazle-sena familiyan?
- Aitona zan eta gero aita. Zeren aitak euskera, aitonak dena teatroa eta dena euskeraz. Eta aitak erderaz eta zerbait euskeraz. Eta gero artikuloak eta hori asko. Aita gehiyo hortan, aitak gehiyo idatzi du.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia