Arantxa Barriola Etxeberria

Donostia (Gipuzkoa) (1939)

Biografia

Donostiarra, Garibai kalean jaio zen. Hangoak ziren barriolatarrak; aitonak zapata denda zuen etxe azpian. Abelino Barriola (1885-1944) zapataria idazle eta antzerkigile ezaguna ere izan zen; baita Donostiako lehen zinegotzi abertzalea ere. Gerra etorri zenean erbestera alde egin behar izan zuen; Pauen hil zen. Arantxaren aita, mediku eta idazlea, preso hartu zuten, eta hiru urte egin zituen heriotza zigorrera kondenatuta. Gogoratzen da Madrilen egon zela amarekin, kartzelara bisitan joateko, baina oso umea zen orduan. Gero Aietera joan ziren bizitzera, “sorginaren etxera”, eta hantxe igaro zuen gaztaroa. Hondartzara joaten ziren, txalupan ibili, bizikletan, mendira joan… Mojetan ikasi zuen, San Bartolome kalean, uniformearekin, eta ondoren Frantzian egin zituen beste hiru urte, kolegio batean. Bueltan aitarekin hasi zen lanean. Garibai kalera ezkondu zen, baina urte gutxiren buruan Aietera joan ziren bizitzera. Hantxe bizi da orain ere. Aietekoa sentitzen da.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-019 2009 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Garibai kalea nolakoa zen; aitonaren zapata denda Bideoaren ikonoa
2 Gerra garaian, etxea konfiskatuta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Abelino Barriola, aitona kulturazalea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Familiaren gorabeherak, gerra dela eta Bideoaren ikonoa
5 Eskolara mojetara, jaunartzea Arantzazun Bideoaren ikonoa
6 Umetako andereñoak; etxean euskaltzaleak Bideoaren ikonoa
7 Aitak unibertsitatearen sorreran parte hartu zuen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Umetako jolasak eta gaztetakoak Bideoaren ikonoa
9 Gotzainaren arauak: gonadun bainujantziak hondartzan Bideoaren ikonoa
10 Hondartzako kontuak: albornoza, aldagelak Bideoaren ikonoa
11 Aiete, baserriz betea; festak Bideoaren ikonoa
12 Madrilen, aita bisitatzen kartzelan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Zinema, mendia, dantzaldiak Bideoaren ikonoa
14 Etxeko musikazaletasuna Bideoaren ikonoa
15 Andoaingo su artifizialak eta Donostiako ospakizunak Bideoaren ikonoa
16 Dendarik ez, tabernak ere gutxi Bideoaren ikonoa
17 Mendira eta bizikletan lagunekin Bideoaren ikonoa
18 Hondartzara bainatzera eta jolastera Bideoaren ikonoa
19 Lehenengo garbigailuak; irratia Bideoaren ikonoa
20 Francoren bisitak; gerran konfiskatutako ondasunak Bideoaren ikonoa
21 Etxean pentsakera irekikoak, taburik ez Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Meza eta arrosarioa, beti Bideoaren ikonoa
23 Jostunak eta modako orrazkerak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia