Eskolatik bueltan, baratzeko lanetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-016-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako lanak baserrian. Eskolan ibili zen 12-13 urte arte, eta etxean zain egoten ziren. Baratzeko lanak. Eskolan sei urterekin hasi zen. Udal eskolan ibili zen lehenengo eta gero Lourdes eskolan, beti erdaraz. Euskaraz lagun artean. Ondo portatuz gero, zigorrik ez.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 22a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: DON-016/005
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Eta baserriko lanak e... zu mutikua ziñala ze lan iten zenitun?
- Gu mutikuak giñala eskola jauten giñan gaztetan. Ibili giñan bastante aldi... 12 urte bat urte arte, 13 bat urte ibili giñan, eta... han etxian zain eoten zian [...] Etxia juaten giñanian lanean hasteko! Baratza re asko iten gendun, ta barantzan lan asko bihar da! Gauza pollita da e..., baño lan asko in biharra da. Ta aita ta ama han eoten zian zain "Etorri honea. Hau in bihar da ta hoi in bihar da ta! Etorri ta ekarri hua ta... Aizu, ekarri atxurrak ta...". Holaxe, hantxe geatu be behin hanka gañian jarri giñan ezkeo! Bai.
- Eta eskolara... zenbat urtekin hasi ziñan juten?
- Eskola juteko ta... sei urtekin ta hola hasten zan. Orduan ez zan /etzan/ oin bezala. Bi urtekin ez zan /etzan/ juten ordun eskola. Ordun, sei urtekin edo hola. Ta ahal zunak ahal zun arte. Ni 14... 13-14 urte arte ibili nitzan.
- Eta nora juten ziñan?
- Antigua. Antiguan... aurrena batian ibili nitzan, Lurdes edo... munizipaletan aurrena ibili nitzan. Bai. Ta geo, Lurdes edo... bazan zea... beste partikular bat, ta geo handik beste toki batea pasau ziaten, eta han bukatu nun.
- Eta beti erderaz zian eskolak ala?
- A, bai erderaz eskolak. Ordun, garai hartan ez zeon /etzeon/ euskaraz iteik e! Dana erderaz. Gu... gu euskeraz aitzen giñan e! Geen artian, baño... eskolan ta ez zeon /etzeon/ ordun euskeraz... euskeraz iteik.
- Ta oso zorrotzak zian eskolan? Zigorrik eta jartzen zuten?
- Ba, neurrin. Ez, ni e... han ondo portatuzkeo eztue neurrik jartzen e. Norbeak portatu behar du ondo. Norbera ondo portatzen ba ez dao /eztao/ ze [...].
- Ta toki berera... zure arreba ze juten zan beste toki batera eskolara?
- Bai. Hua beste toki batea juten zan. Hua zea... eztakit noa juten, baña Antigua... hua re Antigua juten zan. Eztakit esateko, baña ya ahaztu zaizkit.
- Monjetara ala bestela?
- Ez, bestela. Bestela zan.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!