Semaforoak eta esnea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Esnea ezkutatuta zaldi-karroan. Semaforoak jarri zituztenean gertatu zitzaiona.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 21a
- Iraupena: 0:03:56
- Erref: DON-015/012
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Argazkiak
Transkripzioa
-Zuk ezagutu dezu debekatutako garairik, ezin zana esnerik saldu edo…
-A, bai! Bai, bai.
-Ta ezkutuan…
-Bai, bai, ezkutuan. Ez dakizu behin ze gertatu zitzaidan! Ba... ni gogoratzen naiz ba zaldi karruan eta lehenbiziko eunak eta... bueno, lehenbiziko egunak, debekatutako lehenbiziko egunak eta manifestaldiak eta izaten ziran, ezta? Eta guk ba... han zaldi karruan juten giñan exerita. Zea, ohola bat zeon, asiento bat, aldetik aldera eta exerita juten giñan eta... geo gaiñian eramaten genun, bueno, azpin’e bai, eta gaiñian manta bat; negu partian, e, pixkat abrigatzeko ta hola. Eta gero ba honea etortzen giñanian ba aberiai gaiñian jartzeko’re bai, zeatik pixkat igual izardituta o egoten zan eta hola. Eta azpiko manta hua ba baita ibiltzen zan ba zenbait gauza tapatzeko, exerita aulkiyan gaiñian zeukazuna. Eta behin, ba... egun haitan jarri zituzten semaforuak, bai. Eta nik... bueno, ni nitzan injenua xamarra, bai, malizi gabia. Beti esaten zidaten, e. Eta egun batian ba hor Legazpi ta bulebarreko kruze hortan ba zeon… ordun esaten zitzayon zeladoriak. Bueno, munizipala. Eta ya hasita zeuden zeak, egun haitan zea, martxan jarri zituzten semaforuak, eta nik baneukan zalantza: “Jendia pasatzeko, eta hoi… nola ote dia? Gorriya, berdia…”. Neukan honuntxaxio, oain Todo-Todo ta nola daude, zean, bulebarrian? Bueno, pixkat zeago… e, Victoria Eugeniako jardin aldero, ba hor neukan karrua. Ta jun nitzan semaforo… zea, kruzea, ta guardiyai galdetu nion: “Oiga, por favor me podría decir cómo es esto de los semáforos. ¿Cuándo tengo que pasar? Yo estoy con aquel carro, y no sé, no estoy segura… ¿Me podría decir, por favor?”. Eta ez dakit nik esan zidan eo ez zidan, baiño hor dator zeladoriori nerekin tapa-tapa-tapa-tapa, karroa. Altxatzen dit manta, eta nik han bi edo hiru marmita, esnez beteta! Bueno, nere ama… Eta danak ez dakit, Miserikordia o Zorroagara o ez dakit noa eramaten zituzten esne haiek. Nere ama zeon puestuan, eta… Puestua genun, e, hiru nabe zian, buleba… zea, Bretxak zitun hiru nabe, hiru ate. Oain ere hor daude, ez? Eta ba erdiko nabian ba bertan, bertan. Jun nitzan, eta bueno, egun hartan ere zeee bronka! Oooo… “Zeiñi okurritzen zayo guardiyana jutia zuzenian, jakiñik hainbeste esne daukagula karruan, eta ez dakit zer eta badakit zer”. Bueno, hori ez zait ahaztuko sekula!
-Ze in zizuten, kendu?
-Kendu! Jakiña, bai, bai. Eta kendu. Eaman zituzten, eta bueno.
-Isunik edo bai? Edo ez?
-Nehikoa bazan kentzia! Nehikoa bazan, bai… Uste det. Ez naiz gogoratzen biñipin isunik jarri zutenik. Eta holako… holako gertakizunak, bai.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!