Donostia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak <p>Ondoko baserriko umeekin jolasten zuten. Txingotan, sokasaltoan. Uztaia. Gordeketan. Neska-mutilak elkarrekin. Neguan, parrokiako zinemara. San Juan sua. Garoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ondoko baserriko umeekin jolasten zuten. Txingotan, sokasaltoan. Uztaia. Gordeketan. Neska-mutilak elkarrekin. Neguan, parrokiako zinemara. San Juan sua. Garoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gogoratzen zea txikitako jolasekin?
- Bai. Bai. Geo, baita ere aurreroko basarriyan zian sei senideko taldetxo bat eta jolasten giñan asko. Jolasten giñan gordeketan eta txingotan. Guk genun terraza bat. Terraza bat, bai, haundiya. Eta han jolasten giñan sokasaltuan, jolasten giñan txingotan. Zeakin, klerionakin o, zeak egin, marrak egin lurrian. Eta gero zer? A! Eta gero baita´re jolasten giñan —eta orain ez da ohiturik; jakiña, orain ez dago— uztaia. Behiyak jezteko izaten zian baldiak. Ez? Eta azpiin izaten zuten, ba, basian, uztaia.
- Egurrezkuak?
- Ez, ez, ez, zinkazkoak, zink. Bai. Uztaia. Eta hua, baldia zahartzen zanian, zea, uztaia kendu eta ibiltzen giñan arotan. Osea... Bai, uztaiakin. Iten genun alanbriakin, oaindik gogoratzen naiz ze egitura zun, alanbre lodi xamar batekin. Ta “prrrrrrr” ibiltzen giñan harekin jolasten, korrika batetik bestea ibiltzen giñan. Eta gordeketan asko. Eta, bueno, pues, holako gauzak.
- Neska-mutillak elkarrekin ala neskak alde batetik eta...?
- Ez, ez, ez, neska-mutillak. Bueno, neska-koskorrak. Bai, bai. Eta, bueno. Eta gero, ba, negu partian, adibidez, ba, zinera juten giñan. Parrokin genekaun zinia. Bueno, gizon batek botatzen zigun. Zegon, hola, lokal bat eta botatzen zizkigun, ba, `El gordo y el flaco´, ´Cantinflas´, ´Fantomas´, Oesteko pelikulak eta, botatzen zizkiguten negu partian. Eta gero, ba, ez dakit besterik. Ez naiz hola... jolasteko gauzak ez naiz konturatzen asko. San Juan suak egiten genitun. Eta...
- Eta ze botatzen zenuten San Juan sura?
- Ai! Aitak errita iten ziun, zeatik izaten zian [“mazalostua”] esaten geniyon guk, ba, artuan zuztarra. Artuan zuztarrak aitak eukitzen zitun jasota, ba, txerriri azpiya iteko ta hola. Zeatik hua txikitu ta, bueno, azkenian ez zeukan ez arantzik ez ezer ta bueno, txerrintzako. Eta guk hartzen genitun [mazalostuak] eta surtara botatzen genitun, zeatik harek iten zun sua ikaragarriya. Eta geo etortzen zan bronka atzetik. Baiño, bueno, bestela gauza berexirik ez, zeatik ez zeon... Eta garoa o [...] botatzen bagenun ere, pues, ez zan komeni, zeatik... Baiño hola.
- Garoa zertarako erabiltzen zan, azpiyak egiteko?
- Azpiyak iteko, ganauentzako. Bai. Azpiya iteko. Eta besterik ez dakit. Momentu hontan hola gauza berexirik...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia