Ikastola
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-003-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan txikitan euskaraz ikasi zuen; gero, gaztelaniaz. Anaia zaharrena La Sallen ibili zen, baina amak atera egin zuen handik, fraide batek ubeldua egin ziolako. Muñoaren eskolan ibili ziren gero denak. Txikienak eskola partikularretara ere joan ziren.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: DON-003/019
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta eskola?
- Eskolan, txikitan euskeraz, baiñan gero erderara. Behin hala... behin irakurtzen eta hasi ezkeo, erderaz. Gazteleraz.
- Eta nun zan eskola?
- Ni ez naiz este... bueno nola esango... Nik gure etxian ixtori ask zeuden. Anai zaharrena praileta biali zuten. San Bizente onduan nola dao orain 'Orfeón Donostiarra'? Hor zeuden La Salleko frailiak. Eta behin, nunbait, larunbatian edo ama "etorri honea! Zu juxtu-juxtu katuak bezela gartzen zea ta! Garbitu behar zaitut...". Nunbait, ubeldu bat topatu ziyon nunbaite... ez dakit besuan edo nun. Eta "zer dezu hor? Nola in dezu hori?" ta "prailiak". [Krimailla] zan nunbait. Eta "nik ez zaitut /etzaitut/ eskola bialtzen iñork kaxki tratatzeko!". Ta ez zuen /etzuen/ gehiyo bidali; kendu in zun. Atera in zun eskolatik. Eta bidali zun zea... 'Ensanche Oriental' bazan... Oain'e 'Escuelas del Ensanche' deitzen diote horri ez? Orain...
- Haurtzaindegia eta Orixe ikastola.
- Zuen etxe aurrian.
- Juan dan urtetik aurrea.
- Bai. Horrea. Eta gero, ondorenguak han danak. Baiño bi azkenak, nunbait, ya orduan ere etxian este...
- Diru gehiyo zeon! Esan hori. Garbi.
- Diru gehiyo [...] Jun giñan eskola partikularrea erderaz ikastea, batez ere.
- Eta eskola partikularra nun? Zeiñekin?
- Inguruan'e bai. Han, gure etxe inguruan.
- Ze zian maixtrak eta?
- Bai, bueno lehendabizi ni Muñoaneko eskolatik atea nintzanian este... "viuda de Imaz". Ta Imaz zan kontzejala. Osea jauntxuak, inguruko jauntxuak. Maixtra ta... eozein ez zan /etzan/ orduan ere... Eta han.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!