Orexa (Gipuzkoa)

Eskolara gutxi joan ahal izandakoak

Eskolara gutxi joan ahal izandakoak <p>Eskolari garrantzia ematen zioten gurasoek, baina 14 urte zituztenerako lanera joan behar izaten zuten. Tarteka piper egiten zuten, maistrak zigortuko zituen beldur. Nolako zigorrak izaten zituzten aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORE-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolari garrantzia ematen zioten gurasoek, baina 14 urte zituztenerako lanera joan behar izaten zuten. Tarteka piper egiten zuten, maistrak zigortuko zituen beldur. Nolako zigorrak izaten zituzten aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaiñea ordun esaten al zuen gurasok oain bezela eskola inportantia zala ta, merezi zula ta…?
- Bai, bai, eskola… hortan bai, hortan… eskolako zea hoi zeatzen zuen. Baiño eskola junda, ordea, bata [...] ez baitue, ez baizan holako zeaik izaten. Oain bezela? Oain, zea, hogei urte… ta ordun hamalau urtekin, fuera! Lanea! Ta oain, berriz, zea, hogeita gehio, zea, hogeita hamar urtekin eskolan dabiltze. Oain, ez dao… garai hartatik gauzak asko zeatu die.
- Ta tarteka piper o iten al zenuen?
- Batzutan bai. Igual hua’re. Askotan bai, maixuk… zea, o maistrak o, zeatu ingo digula, jo ingo gaittula, ta bat’e ez jun igual. Bueno, guk ez gendun… baiño izaten zien, tarteka izaten zin gure etxen, o… gure herrin behintzat. Piper eiñ, abittu ta etxea allatu bare… [...] herrin jolasen ibili ta gero etxea jun, eskolako ordua etortzen danen, etxea. Jo, holakok itten zittuenak bazien. Tarteka. Oiñ, erabat ez, baiño…. gaiñentzen… Ta maixuk-eta… hontaa jarri eskue ta makillikin kazka! Goitik behera jotzen zuen, ez bau… ez bau zeatzen, esaten, ikasita ez badao.
- Ta bestelako kastiguk? Liburuk eskutan jarrita ta…
- Bai, bai, hoik… izaten giñun. Gaiñantzen eskolakin gaizki ibiltzen giñen, gutxi zeatzen giñen.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia