Xerafina Iriarte Arostegi
Donostia (Gipuzkoa) (1932-2019)
Biografia
Donostian jaio arren, txikia zela Irurara joan zen izebarenera, Larriturri baserrira. 13 urterekin Donostiara itzuli zen izeba baten etxera eta neskame gisa egon zen bertan. Uda batean Zarautzen ere egon zen zerbitzari lanetan. 17 urte ingururekin Tuterara joan zen lanera bi urterako amaetxe ("maternidad") batera. Tolosako etxe aberats batean neskame lanetan zegoela ezagutu zuen bere senarra izango zena, eta ezkondu ostean Tolosan jarri ziren bizitzen. Tolosako paper lantegian ere ibili zen lanean. Hiru seme-alaba izan zituzten. Umeak txikiak zirela Donostiara joan ziren bizitzera, senarraren lanarengatik. Berehala Amaia eta Principal zinema aretoetan lanean hasi zen, eta bertan lan egin zuen erretiroa hartu arte. Emakume bizia, hainbat elkarte eta taldetan parte hartzen du oraindik ere (Mintzalaguna, Kantu jira...).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-004 | 2009 | Donostiako ahotsak | Aintzane Agirrebeña - Idoia Etxeberria | ||
DON-005 | 2009 | Donostiako ahotsak | Aintzane Agirrebeña - Idoia Etxeberria | ||
DON-119 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute