Donostia (Gipuzkoa)

Lehengusua jaio zenekoa

Lehengusua jaio zenekoa Ana Mari lehengusua jaio zenekoa. Santa Ana eguna zen. Iruratik Villabonara joan ziren Gabriela emaginaren bila. Aitak mutila nahi zuen, baina laugarrena ere neska etorri!

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-119-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ana Mari lehengusua jaio zenekoa. Santa Ana eguna zen. Iruratik Villabonara joan ziren Gabriela emaginaren bila. Aitak mutila nahi zuen, baina laugarrena ere neska etorri!
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Santa Ana eguna zan, Santa ana eguna, in zun berua, ez dizut batere gezurrik esaten e? Gutxiñez berrogeita bost gradu, izugarrizko berua. Eta jarri zan haurra izateko ama eta...Nere ama ez e?
- Izeba?
- Bai, eta jarri zan eta eguardiko ordu bik o hola zian, ta garai hartan jotzen zun eguzkiya. Baiño jun behar zan Iruratik Billabonara komadrona billa. Emakume guapa zan, ille zuriakin, ta este, Grabiela izena zun, oso guapa. Oaindikan beran illobakin ta hemen Donostin hitz eiten det. Eta haren billa jun behar zan, karretera guztiyan hiru kilometro Iruratikan Billabonara, zegon beruakin, Santa Ana egunian, eta hankak eta dana erretzen zian. Nik uste arrautza jarri prejitzeko eta danak "txi txi txi txi txi" prejittuko zian. Bueno ba, jun giñen, bean izeba jun zan, eta etorri zan komadronakin, Grabielakin; eta etorri zanian, ba handikan ordu erdi batera edo neska txikia jaio zan. Eta ziran hiru neska ta laugarrena ba aita zegon pentsatzen mutilla etorriko zala; baiño neska etorri, eta neska etorri zan, eta aita esaten zuen, gu ez giñan igual konturatu're ingo, baiño hillabete osuan ta gehiyo andria ikusi gabe, kasketan, neska txikia etorri zalako berriz.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia