Donostia (Gipuzkoa)

"Ume eder bat" abestia

"Ume eder bat" abestia <p>"Ume eder bat" abestiaren zati bat kantatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Ume eder bat" abestiaren zati bat kantatzen du.

Transkripzioa

Ume eder bat ikusi nuen
Donostiako kalian,
hitz erditxo bat hari esan gabe,
nola pasatu parian?
Hitz erditxo bat hari esan gabe,
nola pasatu parian?
Hitz erditxo bat hari esan gabe,
nola pasatu parian?

Galai gazteak galdetzen dute:
“aingeru hori nun dago?”
Nere maitia ez det esango
hori nun dagon.

- Gehio ez dakit. Hortako euki behar det, zera, liburua. Eta liburuakin itsusi ematen du, ezta? Grabatzeko. Eske badakizu ze pasatzen dan?
- Hori noiz ikasitakoa, hori aspaldikoa?
- Hori bai aspaldikoa , baiño kantatzen degu Donostin kantu jiran e! Eta ensaiotan ere bai. Baiño gere kulpa da, beti liburuakin eta gero liburua itxi eta “se olvidó”.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia