Arrasate (Gipuzkoa)

"Nere aitak amari gona gorria ekarri..." kanta ezaguna

"Nere aitak amari gona gorria ekarri..." kanta ezaguna <p>"Nere aitak amari gona gorria ekarri..."</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-019-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Nere aitak amari gona gorria ekarri..."

Transkripzioa

- Gero, beste hau: “Nere aittak amari…”?
- Onbre!
Nere aittak amari gona gorrixa ekarri (bis)
Berriz ere maiteko dio nere aitak amari.
Nere aittak amari gona gorrixa ekarri.

Nere amak aitari praka berrixak ekarri (bis)
Berriz ere maiteko dio nere aitak amari.
Nere amak aitari praka berrixak ekarri.

Oseake, aittek amai gonie eta amak frakak.
- Nik nekan zatixa zan “Gona gorri-gorria zazpi jostunek josia”…
- “…josia”.
- … baiña, klaro, ez zuk esandako “Nere amak aittari…”…
- Klaro, hor bittertien “zazpi…”…
- Eta, orduan, zeuk esan dozuna izango zan erdiko estrofia eta azkena, “zazpi jostunek josia”. Ta guzti hori zuk be kantatzen dozu?
- Bai, bai. Aber:

Nere aitak amari gona gorrixa ekarri (bis)…

Gona gorri-gorria zazpi jostunek josia.
Berriz ere maiteko dio nere aitak amari.

Baiña guk hau baiño gehixao ibiltzen [geen] hau. Oseake, eitten [geen] salto: nere aittek amai gonie ta amak aittei frakak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia