Donostia (Gipuzkoa)

Kukuaren abestia

Kukuaren abestia <p>Kukuak habia non egiten duen erakusten duen abestia. "Ixil-ixilik argitutzen da" kanta. Isilpeko ikastoletako ume koadernoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-076-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kukuak habia non egiten duen erakusten duen abestia. "Ixil-ixilik argitutzen da" kanta. Isilpeko ikastoletako ume koadernoa.

Transkripzioa

- A! Hau beste bat zan oso polita, beida:

Aita nun egiten du kukuak kabia?
Txantxangorri kabian lapurtuz tokia.
Tralalala, lapurtuz tokia.

Hori zan erakusteko umeai ba benetazkoa nola dan, e, nun iten zun kabia. Bai, hemen danak egongo dia, e. Hemen, hau´re… hau´re zan kanta bat:

Ixil-ixilik argitutzen da
ixili-ixilik mundua.
Ez da munduan ezer argitzen
ez bada hontzan ohiua.

Baiño ez zituzten bukatzen. Hasierak. Gero, ba, beraiek…

- Hor ikusten da txikiak zirala, ez? Kuaderno hori in zuna…
- Bai, bai, hau… oso txikiak. Hau izango zan Karmelena, “lehenengoa” jartzen du, asike… Bai, hemen [hesi] artean dauka jarrita “lehenengoa”. Ba, lehenengo bloka berea. “Zuk lagundu eta asko ikasi dugu, eta eskerrikasko, zeruko Aita. Karmele”.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia