Xabier Goenaga Barrena
Donostia (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Ziburun jaio zen, gerran gurasoak hara joan zirelako. Hiru urte zituenean bueltatu ziren Donostiara. Urbieta kalean bizi izan zen umetan, Amara auzoan. Gurasoak biak zituen donostiarrak (ama Añorgan bizi izandakoa eta aita erdialdekoa). Bost senidetan zaharrena zen Xabier. Fraide corazonisten ikastetxean ibili zen 17 urte bete arte, erdara hutsean ikasten. Eta aita arotza zen arren, ez zuen haren bidea jarraitu: aparejadore ikasi zuen, Madrilen eta Bartzelonan. Horretan jardun zuen gero, Donostiako Udalean oposaketak aterata. Jarrai antzerki taldekoa izan zen. Donostiar batekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-094 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute