Donostia (Gipuzkoa)

Udatiarrak ikustera zezen plazara

Udatiarrak ikustera zezen plazara <p>Udatiarrak etortzen zirenean, giroa aldatu egiten zen. Kotxe gehiago egoten zen. Zezen plazara oso dotore joaten ziren udatiarrak eta jendea haiek ikustera joaten zen. Zalgurdiak ezagutu ditu baina gutxi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-094-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udatiarrak etortzen zirenean, giroa aldatu egiten zen. Kotxe gehiago egoten zen. Zezen plazara oso dotore joaten ziren udatiarrak eta jendea haiek ikustera joaten zen. Zalgurdiak ezagutu ditu baina gutxi.

Transkripzioa

- Turista asko etortzen zan udan, ez? Madrildarrak eta zaragozarrak eta…
- Bai, bai.
- Eta giroa aldatu egiten zun horrek? Dotorego ikusten zan jendia?
- Baiña beste mundu bat zan, ez? Haiek bere erara ibiltzen zian ta, bueno, bazeuden donostiar batzuk beti, ba, haien inguruan ibiltzen zianak. Baiña… Bueno, asko aldatzen zan Aste Nagusiyan-ta, zezenetaa juateko jende guzti hori ibiltzen zan… Kotxe pilla ekartzen zuten. Ordun oso gutxi zeuden ta hoiek been kotxiekin-ta etortzen zian. Ordun zezen-plaza, lehengo zezen-plaza… Bueno, oaingo…
- Txofrekon?
- Txofreko zezen-plazara, ba, bueno, hori zan espektakulo hutsa. Jendia juaten zan ikustea nola zezenetaa zijuaztenak nola zijuazten.
- Eta zuek ere juten zineten?
- Ni orduan gaztia nitzan, baiñan gogoratzen det, bai, bai, bai. Eta Parte Zaharrera. Jakin toreruak-edo zeudela ez dakit ze fondan edo ez dakit nun ta ia handik nola ateatzen zian ta.
- Ta zaldi-karrotan juten zian ala ya automobilletan?
- Automobilletan. Bai, bai, bai.
- Lehengo automobil…
- Bai, bai, bai. Nik zaldi-kotxiak ezagutu ditut Donostin, baiñon gutxi. Baiño oaindik bazeuden. Ni Amaran bizi izandu naiz ta han inguruan bazeuden zaldi-kotxe… jendian kotxe hoiek zituztenak, eta han, etxien bajuan, zaldiyak gordetzen zituzten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia