Donostia (Gipuzkoa)

Hondartzako giroa

Hondartzako giroa <p>Hondartzara eta kaiara asko joaten ziren jolasera, baita bainatzera ere. Txikitan etxekoekin eta nagusiagotan lagunekin joaten zen. Gizonezkoek kamiseta eraman beharra izaten zuten derrigorrez. Emakumeak oso estaliak ibiltzen ziren. Baineroak ezagutu ditu, laguntzaile aritzen zirenak. Toldoak oraingoen antzekoak ziren eta ordaindu egin behar ziren, eta arkupeetako toldo handiak doakoak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-094-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondartzara eta kaiara asko joaten ziren jolasera, baita bainatzera ere. Txikitan etxekoekin eta nagusiagotan lagunekin joaten zen. Gizonezkoek kamiseta eraman beharra izaten zuten derrigorrez. Emakumeak oso estaliak ibiltzen ziren. Baineroak ezagutu ditu, laguntzaile aritzen zirenak. Toldoak oraingoen antzekoak ziren eta ordaindu egin behar ziren, eta arkupeetako toldo handiak doakoak ziren.

Transkripzioa

- Ta hondartzara-eta jungo ziñaten?
- Bai, noski!
- Umetan, ze jolas… ze egiten zenuten?
- Denetarik. Hondartzara ta kaiara´re… kaiara´re bai. Ta, bueno, igarian-ta egualdia txukun zeonian, bai, asko juten giñan. Ta futbolean jolastu ta palak,palak ta paletakin ta… Ta inguruko frontoietaa. Amara Zaharrian zeon… Bizikletan alde batetik bestera, ta horrelako gauzak!
- Hondartzan, norekin joaten zinaten hondartzara?
- Betiko legunekin.
- Lagunekin? Eta amarekin-eta ez?
- A! Baita ere, baita ere. Gero, batez ere oporretan. Bueno, ya udaran… txikiyak… ez dakit zenbat urtera arte, oaindik kuadrillan lagunekin-ta antolatzen ez giñan bitartean bai, etxekoekin, amakin batez ere.
- Eta amak-eta hartzen zuen eguzkirik traje de bañuan ala jantzita egoten ziran?
- Ez, jartzen zuen, baiña ez zian oso eguzkizaliak, ez. Ta gu, bueno, eguzkia ez, guri gustatzen zitzaiguna da, ba, han ibili, jolastu, futbol… Ta gero, gero, bueno, ya pixkat koskorrak giñanian, lagunekin: futbol partidak eitera ta igari ta…
- Eta emakumiak-eta eguzkia hartzen egoten zian?
- Oso gutxi, ez oain bezela. Eta gogoratzen det, gure garaian, debekatuta zegon, bueno, baiñujantziyak izan behar zuten nahiko haundiyak. Eta ez emakumeentzat, gizonezkoek eraman bihar zuten kamiseta. Hola, manga gabeko kamiseta? Urte batzuetan. Gero hori, debeku hori, kendu zuten ta… Baiña… derrigorrezkoa.
- Eta norbait egoten zen hori kontrolatzen?
- Agindua hola zan ta bete iten zan. Ez dakit ba norbaitek ez bazun egiten…
- Multarik-eta jartzen zuten?
- Ez dakit. Pensatzen det baietz, baiña oso zorrotz ez zuten begiratuko. Baiña agindua hola zan ta… eske garai hartan agindu hoiek bete iten zian!
- Eta neskak gonakin?
- Bai! Baiñuako hola gonatxo batekin ta… bai, bai, oso estaliak.
- Eta zuk ezagutu duzu bañistarik edo baiñero…?
- Bai, bai, bai. Zeuden hondartzan, hola, makil batzuk, makillak soka luze batekin uretan sartzen zana, jendia han heltzeko, eta ya asko ez baiña nahi zutenak zeukaten baiñero bat laguntzeko, ba, persona helduei edo haurrai´e bai.
- Eta igerian erakusten zuten ala ez? Bakarrik lagundu?
- Nik uste det babes bat ematen zutela o seguridadia gurasoei edo… Ez, haiek ez zian igari maisuak-edo ez, ez.
- Eta errez igartzen zan baiñerua zein zan?
- Bai, bai, bai, jantzi berezi bat… Ez det ondo gogoratzen, baiñan bai, jantzi berezi bat zuten.
- Eta toldoak-eta, oingoak bezelakoak ziran ala…?
- Berdintsuk. Bai, bai. Oain kendu in bihar dituztela-ta esaten ai diala entzun nun o nunbait irakurri det, 80 urte daramatela toldo hoiekin /tolduoyekin/ ta. Klaro, nik 80 urtekorik ez det ezagutzen, baiña nere garaian ere berdintsuk zian, bai.
- Eta zuk ezagutu duzu toldo haundi bat…?
- E… oain badao arkupia Kontxan? Arkupia buelta guztin. Arkupe horren kontra jartzen zituzten toldo… bestiak ordaindu in bihar zian eta jartzen zituzten haundi batzuk —ez dakit, ba, 1, 2, 3, 4 edo— han edozein jartzeko. Hua gratis zan, ta bai.
- Eta aulkiekin edo zer?
- Nik uste det… aulkiyak ez dakit ordaindu bihar zian edo ez edo. Onbre, toldo guztietan aulkiyak zeuden. Oain, toldo haundi hoietan…
- Aulki asko itsasora begira, ala…?
- Bai, zeatik zan, arkupiak hemen baldin badaude, noski, itsasora begira.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia