Donostia (Gipuzkoa)

Euskarazko antzerki taldeko kide

Euskarazko antzerki taldeko kide <p>Antzerkian hasi zen, euskaraz kulturalki egin zitekeen gauza bakarretakoa zen eta. Ez ziren bereziki antzerkizaleak, euskararen egarri zeuden. Talde bat eratu zen I&ntilde;aki Behobide zuzendari zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-094-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzerkian hasi zen, euskaraz kulturalki egin zitekeen gauza bakarretakoa zen eta. Ez ziren bereziki antzerkizaleak, euskararen egarri zeuden. Talde bat eratu zen Iñaki Behobide zuzendari zela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Denbora librian antzerkia ere...
- Bai.
- Nolatan hasi ziñan?
- Nola hasi giñan? Ba ordun denok egiten genun bezela. Oso antzerkizalek ez giñan izango, baiño euskeraz egiteko zegon aukera bakarrenetako bat, ba... zan. Gaiñea, ordun, euskeraren alde-edo zerbait egin nahi bazenun, ta euskeraz zan libre egin zenezakeen gauza bakarra kulturalki edo; politikoki ezer ez edo oso ezkutuan. Eta, bueno, ba, hoi zan. Hua zan… Eta ez gu bakarrik, antzerkiya egiten genunok. Ikustera zihoazt... ikusle guztik ere berdin. Haidi´re antzerki… bueno, ordu pare bat ondo pasa edo... Baiñon ordun bazegon egarri bat euskaldun guztik gutxi gorabehera ni bezela: etxian-ta euskeraz iten zuten, kanpuan ezer ez. Baldin bazuten lagun arte... ingurukoekin euskeraz egingo zun, baiño bestela ez zegoen aukerarik. Ta, ordun, bai guk, osea, antzezleek, eta bai ikusleek... ikusleak… ba, euskeraz zalako joaten giñan. Esan nahi det, hori berbera erderaz edo frantsesez-edo izango balitz, ez giñake joango. E? Hoi da…
- Bai, bai. Eta zu nolatan hasi ziñan? Norbaiten bitartez ala…?
- Baaai, ordun talde bat antolatu zen, Iñaki Beobide zuzendari zela. Ta inguru hortan, bueno, ba, euskaldun batzuk hasi giñan ta... lan asko in genun, e. Bueno, asko... Bai, lan asko, bai, bai, bai. Ordun Donostiyan egiten zan bakarra zan uste det San Sebastianetan edo Santo Tomasetan e…. aiuntamentuak bazun, udalak bazun “Escuela de arte y declamación” deitzen zioten… esaten ziotena. Bueno, euskerazko klasiak ematen zituzten leku bakarra uste det. Garai hartan leku bakarra. Eta hoiek antolatzen zuten… ordun Maria Dolores Agirre zan horko zuzendari ta antolatzen zun… hori. Ordun, gu hasi giñan, bueno, beste giro bat ematen, bueno, gaztiek hua aldatu nahian ta berritu ta… Aldatu genun, ordun... nahiko aldatu genun… o aldatu ez genun aldatu, baiño hasi giñan antzeztu beharrian beti hemen zueden obra eskax, eskax haiek –eskax numeron ta kalitaten eta– itzulpenak egiten. Ta, ordun, ba, mundu guztiyan [aitzen dian] ba, orduan Ibsen ta Ionescu ta, bueno, horrelako... E? Tennessee Williams ta… Bua, hoi, euskeraz hoi egitia zan… puf! Eta borroka betiko... bueno… borroka politikoa-ta hor zeuden, ez?

Egilea(k): Pau Cabanillas Victoria (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia