Domintxaine-Berroeta (Zuberoa)

Familian ikasten den euskara betiko da

Familian ikasten den euskara betiko da <p>Alabak ez zuen oso ongi ikasi euskaraz, baina ulertzen du. Semeak Urdinarbetarra du emaztea, euskaraz egiten du berarekin zein haurrarekin. Ez du ezer gau-eskolen kontra, baina familian ikastea da inportanta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DOB-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alabak ez zuen oso ongi ikasi euskaraz, baina ulertzen du. Semeak Urdinarbetarra du emaztea, euskaraz egiten du berarekin zein haurrarekin. Ez du ezer gau-eskolen kontra, baina familian ikastea da inportanta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuk, zure semeari eta alabari, eta erakutsi diezu?
- Ba, guti batekin... guti batekin. Heen, Domintxineko eskolan ta bada "les itinérants
basques" deitzen bituzte eta heen Jean-Michel Pocheluk eina du, denboa handiz, eta istorioa. Haekin, beraekin ere bazuten eta... nola erranen dut eta... hitza frango. Hitza frango ikasiik. Nik emaztia salbu, beste langile ta ibiltzen nuk hekin beti eskuaraz.
- Bai?
- Hua ere entzuten zuten. Ta eztira ariko eskuaraz lehena [...] hola, bena konprenitzen dena e! A ba, ba, ba... eskuaraz da, oro konprenitzen dute. Ta oai... oai ezkondia da, etxe huntan semia "donc", hak ene segida hartia diena, ta hak emaztia... "d'Ordiarp" du.
- A, Urdiñarbe?
- Urdiñarbe, beti eskuaraz ari dena... Eta oai, eta semia ere eskuaraz ari da [noiznahi] ari da haurrari eta oro eskuaraz ari dira. Eta... eta nik ezpinakon entzuten e eskuara hitz bat oai artio eta oai haurraekin eta oroekin eskuaraz ari da!
- Ta ba, ta bistan dena!
- Segida euskalduna!
- "Voilà"! A ba, ba, ba, ba. A, ezta denetan erten ahal, "ça dépend" nor den eta ezkontzen, eta noekin, eta "c'est... c'est... tout plein de..."...
- Ameriketan ere segida euskalduna.
- Eskualduna, bana "voilà", bana eskuaraz... e... nola erranen dut e... eskualdunak elgarren artian balin badira, bestenez ikasaazteko, ba eiten da, badakit gau eskoletan eta ikasten ahal dela, eta ez dut... ez dut fitsik kontra [...] bana difeentia da. Ezta familian... familian ikasi eskuara hua da, ene... ene gustuko e, gio eta... eta oai egoiten da hua. Eztakit zer, ze... ze...
- [...] zure hizkuntza da.
- Bai.
- Bestela ez da [...]
- Zonbait aldiz aitatxi zaharraekin eta amatxiekin, eta entzun, elgiak eta, gio ere arra-heldu dira, hek ez dira sekula ahazten.
- Hori da.
- E?
- Hori da. Bai, hala da.
- Bai, nunbeit, ene... ene gustuko.
- Bai, hala da... hala da.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia