Segura (Gipuzkoa)

Eskolan, medailaren zigorra

Eskolan, medailaren zigorra Eskolan mutilak bakarrik egoten ziren; neskak aparteko eskola batean egoten ziren. Orduko maisuak gogoan ditu. Eskolan dena erdaraz egin behar izaten zuten. Euskaraz egiteagatik, zigortu egiten zituzten, medailaren zigorra erabilita.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan mutilak bakarrik egoten ziren; neskak aparteko eskola batean egoten ziren. Orduko maisuak gogoan ditu. Eskolan dena erdaraz egin behar izaten zuten. Euskaraz egiteagatik, zigortu egiten zituzten, medailaren zigorra erabilita.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan esan dezu edade guztitakok zendetela, mutillek eta neskak...?
- Ez, mutillek bakarrik. Gu mutillek eta neskak aparte eoten zien. Aparte eoten zien neskak, bai.
- Nun zeon eskola?
- Eskola zeon, e... oain, e... zea daun lekun... este... anbulatorioa daun hortantxe zeon eskola. Eta bestea, neskena, goien. Bai. Neskak aparte, hori bai. Neskak aparte, bai.
- Ta maixue zein zenduen? Akordatzen al zea?
- Bueno... guk euki giñuzten gure garaien lau bat maixu bai. Bat, lelengoa erdeldune zan, bigarrenak euskeraz bazekin, hirugarrena erdeldune... hiru-lau, lau maixu bai, lau maixu ezautu dittut nik, bai.
- Ta erdaldune euskaldune baiño eskolan erderaz?
- Dana, dana, erderaz, erderaz, erderaz zan. Ta, klaro, guk etxeen dana euskeraz ta erderaz hitzik ez genduken ta izaten zan, ba, bueno...
- Gogorra?
- Gogorra, gogorra...
- Ta zigorrik bai euskeraz eiteatio?
- Bai, ezaututa nau, ezaututa nau, erderaz eitten zon.... e... euskeraz eitten zonai, eoten zan medalla bat eukitzen zon, medalla bat. Ta batek euskaraz, hari eman. Ta azkeneko momentun –lau terditan irtetzen gendun eskolatik– aitzenengo momentun medalla hura zeukenak, kastigauta. Ta erderaz. Ez zan eitten euskeraz eztaa... Batek, klaro, guri irten eitten ziun euskeraz, beti euskeraz, "Aiba", gero besten zai zeinek euskeraz eingo zon.
- Ta ze eitten zenduen, ixilik eon edo erderaz ein edo...?
- Bueno erderaz, ahal zala erderaz, erderaz. "Sí" ta "No" ta "Por aquí" esango gendun, baiño erderaz, klaro. Zekiñetik bakoitzek erderaz. Klaro, irtetzen zun, ba, klaro, normala zan irtetzea, egun guztin euskeraz ta etxen euskeraz ta: "Aiba, hik ein dek!". Ba hori ezautu deu.
- Eta laurak baldin bazian, baten bati pasau behar hori, ez?
- Bueno, batek eukitzen zon medallea ta harek aitzen bazuen euskeraz, da! ematen zion bestei, "Hik ein dek" eta... Ta azkenekoa lau terditan zeukenak... zigorra.
- Ta ze zigor, liburuna edo?
- Ez, liburuna ez, baiño han ordu pare baten kastigauta. Ta maixuk zertzuk esan... bueno! Gero euskera erabat zeon ordun... bai, bai, hori nik ezautu det. Ta ni bezela nere edadekok´e bai.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia