Dima (Bizkaia)

Ogigazta, pizti arriskutsua

Ogigazta, pizti arriskutsua <p>Abere gutxiago ikusten dira lehengo aldean. "Ogi-gaztaia" (erbinudea) abere arriskutsua da eta pozoi handia omen du; haren horzkada oso arriskutsua da. Mixarrak eta bestelakoak ere gutxi daude lehengo aldean. Lehenago basakatu eta mixarrak harrapatzen ibiltzen ziren, haien larrua saltzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DIM-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abere gutxiago ikusten dira lehengo aldean. "Ogi-gaztaia" (erbinudea) abere arriskutsua da eta pozoi handia omen du; haren horzkada oso arriskutsua da. Mixarrak eta bestelakoak ere gutxi daude lehengo aldean. Lehenago basakatu eta mixarrak harrapatzen ibiltzen ziren, haien larrua saltzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen esan dozuzenak ogigaztaia eta basakatua eta holakoak be aldatu dira?
-Bai, horrek be sano, lehenao ogigaztaia ta... Ogigaztaiak beneno handie deko, ogigaztaiak, bu…
-Peligrosoa da?
-Peligrosoa eta beneno handie, ogigaztaiagaz kontuz!
-Bai e? Txikie da.
-Txikie baie okerra. Ogigaztaiak usike eiten badotsu /botsu/ joan medikugana arin ze… beneno purue.
-Hagiñetan?
-Beneno purue. Honek zerak mixerra ta... Bai, mixerra hondiño badao, baia honik basakatue-ta bo bai… honitan gitxi. Lehenao..., lehenaoko zaharrak honek basakatuok-eta honik zerak narrue, narruek balio iziten euen /iziteuen/ asko, ta haik ibilten ziren harrapetan, basokatuek-ta harrapetan-ta.
-Bai? Hamen inguruan? Arratia inguruan-eta?
-Bai, azagarie-ta.
-Azagaria be bai e? Narrua saltzeko.
-Zepoakaz eta lehenao asko ibilten ziren. Oin horrek hemen inguruen ez dauku, gitxi ikusten da, gitxi ikusten diez horrik.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia