Soroko lanak idiekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soroko lanak idiekin egiten zituzten. Etxe inguruan aldapa ugari zuten eta soro asko eta lan gogorra izaten zuten.
- Auzoa: Elorriaga
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: DEB-036/013
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Arrua edo Zumaiyako proban kontua.
-Ordun soroko lanak eta e irikin ta ingo zittuzuen?
-Bai, irikin itten zien.
-Ittulan ta?
-Puf, ittulan, zuk ittulako berri badakizu e, zeoze beno izenez badakizu, bestela...
-Bai, hoi da.
-Ittulen...
-Ez ibili naizelako baiño.
-Bai, uain danak zelai dabe, baiño ordun danak soro ibiltzen zian.
-Bai, ta hemen aldapa pixka bat’e bai ez ta? [...] hontan.
-Pixka bat baiño gehiyo, uain itxi hau obra daon toki hau’re, itxia alderdi hura zan, hau dana berri partia da, ukuillu partia, hau dana soro ibiltzen zan, hemen itxin azpikaldeko sagasti hau dana’re soro ibiltzen zan, danak habek soro ibiltzen zian leheno. Eta ganau gutxi eta soro asko ta zimorra palta izaten zan ta uain berriz labranzaik ez, ta ganau asko, ta zimorrik enpliau ezin, pentsa zazu ze aldaketak daben. Aldaketak dia.
-[…] e, zuen garaien hua ikusita.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!