Deba (Gipuzkoa)

21 urterekin etxea erosi zuen

21 urterekin etxea erosi zuen <p>Errenteroak ziren etxean. 21 urterekin, soldadutzan zegoela, euren etxea salmentan jarri zutela jakin zuten eta etxea berak erosi zuen. Etxea erosi zuen prezioa berean erosi zuen traktorea handik urte batzuetara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errenteroak ziren etxean. 21 urterekin, soldadutzan zegoela, euren etxea salmentan jarri zutela jakin zuten eta etxea berak erosi zuen. Etxea erosi zuen prezioa berean erosi zuen traktorea handik urte batzuetara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik hau, nik hau hogeta bat urtekin itxe hau hartu nunian fuf, nik pentsau nuen, bai ba errenteruak giñan ta, berrogei egun falta nittun soldauska eitteko ta arrebak esan zian “Angel notizi txarra zakat, kartaz bildu zuan eta ez zekit ze erantzun emango dieken, itxia baserriya saltzea atea dek” guk ez genekiun artian nausiyak zein zian, ta Maleikuak nausiyak, eta “presa diye etxia saltze zeatzeko” ta geuk hartu o ze in ber dan ta “joe esaiyozu eoteko behintzat, berrogei egun falta dittutela ta lizentziatzeko ta orduan pentsauko deu zer ein” eta halaxe, anai-arrebak, bai bi arreba ta anaiyia gaztiauak, haiek zaben aitta ta amakin itxian, eta ni soldau, ta bestia ezkonduta zona berriz Zarauntza jun zan, eta hola zon panorama ta etorri nitzanian ba huaxe erabakittu nun hamen noa jun ber diu guk uain, kalea juteko’re ez [...] ze in ber diu guk hemen ta hartzia erabakittu nun neure kontura. Kaja ahorrosetik dirua atera, eta ehuneko hamaika pagau nun nik urte haiyetan, oain dala berrogeta hamalau urte etorri behar, hamahiru urte pasa dia.
-Atrebentzie ez balin bada, zenbat diru zan garai hartan?
-E…
-Gutxi gorabeherako bat?
-Bai, ez ez, gutxi gorabehera, total esango dizut, "doscientas cincuenta mil".
-Ja ja.
-Berrehun ta berrota hamar milla pezta, eta orduan hori patzia, diruik ez zan ba ordun, redios, baloria ta, eta aurreneko tratore txikiya uaindik hortxe dakat [...] haundiya hogeta hamarrekua, diru bea, hori…
-Balio zun?
-Hori ekarri nunian, bai diru bea baliyo zun. Basarriyak hainbeste balore tratore zahar txerri batek.
-Joe!
-Pentsa zazu, ze aldaketak, bai, baiño handik urte batzuta.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia