Bilbo, Madril, Zaragoza eta inguruetako aberatsak Debara
Hizlaria(k):
Riesgo Oñederra, Karmen
;
Riesgo Oñederra, Koro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-027-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bilbotik, Madrildik edo Zaragozatik etortzen zen jende asko eta gero baita inguruetatik ere: Eibar, Bergara... Estatutik kanpoko jenderik ez zen etortzen normalean; frantziar batzuk etorri izan ziren inoiz, baina asko ez. Orduan jende aberatsa etortzen zen Debara udan 3 hilabete pasatzera. Aberatsak goizean bakarrik joaten ziren hondartzara. "Bañeruak" edukitzen zituzten, bainua hartzen laguntzeko eta baita hankak garbitzeko ur-ontziak ere. Kasetetan aldatzen zituzten arropak. Orduko bainujantziak. Herriko jendea gutxi joaten zen hondartzara, kanpotarrentzat uzten zutelako.
- Proiektua: Debako ondarearen transmisioa
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Ane Arrizabalaga - Irati Baroja - Jone Olazabal
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: DEB-027/013
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!