Aretxabaleta (Gipuzkoa)

"Mantxua", Pilarren aitajaun tratantea

"Mantxua", Pilarren aitajaun tratantea Garai hartan kale-baserri asko zeuden Aretxabaletan. Taberna bat zegoen, bere senarraren familiarena. Aitajauna, Mantxua ezizenez eta izatez, tratantea zen. Araban erositako produktuak ekartzen zituzten mandoan, mugan arielak ordainduta. Mandoei ferrak atzekoz aurrera jartzen zieten, mikeleteak engainatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garai hartan kale-baserri asko zeuden Aretxabaletan. Taberna bat zegoen, bere senarraren familiarena. Aitajauna, Mantxua ezizenez eta izatez, tratantea zen. Araban erositako produktuak ekartzen zituzten mandoan, mugan arielak ordainduta. Mandoei ferrak atzekoz aurrera jartzen zieten, mikeleteak engainatzeko.

Transkripzioa

-Hemen lehenao danak baserrixak?
-Kale-basarrixak asko egon zien.
-Eta tabernak eta ze zeuazen, baserrixen azpixan be bai?
-Tabernia bat behien, Kalebarrenien, Kalebarrena deiketan guntson. Han auken nire gizonen aittak eta. Aittajauna izan zan un eso. Zelan zan? Karro bategaz ibiltten zan, tratante bat. Hemendik Bittorixara joaten zan. Pentsaizu. Manduakin. Eta orduan pagau ein biha zauen handik.
Semea: Arbitrios.
-Bergara, horra faten bazara, Bittoixara.
Semea: Arabako produkto batzuk hona ekarri ezkero, zuk Arbitriosen pagau ein bihar zauen honenbesteko bat.
-Pagau ein bihar. Eta harek, oso argixa zan, eta harek bakitzu ze eiñ auen? Klaro, bere atzien ibiltten zien honek mikeletiak eta. Mikeletie eztakitzu zer dan?
-Ez.
-Ba oiñ ertzaiña.
Semea: Ertzaiñan ordez egoten zien fronteretan, Gipuzkoa, Bizkaia, hori, mikeletiak. Hamen Gipuzkuan mikeletiak.
-"Mantxua joan da gorutz". Mantxua zan deiketan otsiena, mankua zan da honen bisabuelua. Eta harek perrak ifintten otsen horri manduai bestekaldera. Da ba a ez. "Ha gorutz joan da" eta bestia berutze etorri.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia