Karmen Riesgo Oñederra
Deba (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Arronamendian jaio zen 1924an. Lau anai-arreba ziren. Ama Mungiakoa zuen, Debara neskame etorria; aita Debakoa bertakoa zen, baina, jatorriz, Riesgo familia Asturiaskoa omen zen. Mojen eskolan ibili zen urte batzuetan, baina ez zuen denbora asko egin eskolan. Debako Reiner lantegian lan egina da Koro ahizparen antzera. Gerra-garaian ihesean ibili behar izan zuten. Plentzian egon ziren denbora batez bertako txalet batean, etxea zaintzearen truk. Handik atzeraka-atzeraka Asturiaseraino joan ziren eta azkenean Frantziara eraman zituzten itsasontzi ingeles batean. Gero Katalunian egon zen urte eta erdiz hango familia batekin "gerrako ume" moduan. Koro ahizparekin batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DEB-027 | 2011 | Debako ondarearen transmisioa | Aintzane Agirrebeña - Ane Arrizabalaga - Irati Baroja - Jone Olazabal |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute