Burgue-Erreiti sorterria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:01:49
- Erref: BUE-001/002
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa
Transkripzioa
- Non sortua?
- Nun sortia? Sortia niz eta Berguein, "Bergouey", e... Biarnoko partian da hori.
- A bai e?
- Bai, hemen jüntan, ez da /ezta/ ürrün. Hamar kilometran da, hamar, hamabi kilometretan hementik e, Gamuetik. Ba jünta da, Biarnoko... Biarno ta Eskual Herriin artian hori.
- Eta euskaldun ziren han, herri horretan?
- E be... baziren eskualdunak, bena parte handienak biarnesak ziren. Bana ene aita eta amak eskualduna zen e.
- Amikuztarrak?
- Amikuztarrak. Amikuztarrak bena ene aita Amiküzen bizi izan dena, bena sortzez Xüberuan.
- Sortzez Xiberoan?
- Bai.
- Eta...
- Eta ama... ama Amikuzen.
- Zer... zer herritakoak ziren?
- Eta ama e... sortia zen eta... Amorotzen, eta aita sortia Gaendaiñen.
- A Garindainen, ba, ba, ba. Pastorala egin baitzuten.
- Bai, bai, jüsto bai. Ba. Bena gazteik juana zen Amiküzen, hemen jin ziren hunat, Amiküzeat, e... gazteik, demora heetan e... familia handiak beitziren, behar ziren, e... mutil gisa jin zen, eta...
- Eta noiz arte bizi izan zinen, han juntan? Noiz artio bizi izan zinen junta hartan, herri hartan? Biarnon?
- Be ni... Berguein?
- Bai, Burguen?
- E be egon niz hogoita... hogoita hiru urte artio, hemen egon niz. Gio hunat jin, Donapaleüat, eta...
- Donapaleura?
- Bai.
- Bon, atxiki duzu ahalaz ere euskara e?
- Bai, e... han nintzalaik, e... biarnesa emaiten nien, zeren bortxaz, han denek biarnesa ari zien, bena aita eta amekin, eskuaraz ari nintzan.
- Hori da. Beraz biarnesa ere badakizu?
- Aspaldian ez dut /eztut/ pratikatu, bena emaiten dut, ba.
- Bai, entseatzen zara bederen.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!