Berrobi (Gipuzkoa)

Bertsolarien gaiak gobernuak jartzen zituen

Bertsolarien gaiak gobernuak jartzen zituen <p>Garai batean bertsolaritzan politika asko sartzen zen, eta, hori eragozteko, Espainiako gobernua gaiak jartzen hasi zen. Zigorrik ez diote inoiz jarri, baina larrialdiak pasa ditu abestutakoarengatik. <em>Lazkao Txiki</em>rekin gertatutako pasadizoa.</p>
Tamaina:

Garai batean bertsolaritzan politika asko sartzen zen, eta, hori eragozteko, Espainiako gobernua gaiak jartzen hasi zen. Zigorrik ez diote inoiz jarri, baina larrialdiak pasa ditu abestutakoarengatik. Lazkao Txikirekin gertatutako pasadizoa.


Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
Data: 2009(e)ko azaroaren 10a
Iraupena: 0:02:01
Erref: BRB-001/012
Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Politika » Euskara eta politika , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak

Transkripzioa

- Ta gaiak eta, zeri buruz kantatzen zenuten ordun?
- Ba, gaiak, gaiak... izan zan garai bat, gaiekin ta politikan-ta jendea nabarmendu zana ta gobiernoa hasi zana kargu hartzen ta gora-behera, eta herri batean bersolarik jarri behar balin bazien, ba, antolatzaille hoik gobiernoa pasa behar zuten ze gai izango zien. Eta nola garai hartan Urtain zana zeon modan oso, ba, kontue papera betetzetiken, baiño Urtain izango zala gaie kantatzeko ta... Gero beste milla gai erabiliko zien, baiño behintzat papera betetzeko gobiernoantzako hola ibiltzen zan garai baten antolaitzaillea.
- Eta zigorrak eta?
- Ez, nik ez det izan zigorrik. Badie zigorrak izandakoak. Larri ibilita nao bai ni’re o estuasun bat pasata nao. E, hain zuzen, Orixe zanan omenajea zan Orexan. Ta ez dakit nabarmenkerin batzuk-o kantatu izango giñuzen gobiernoan kontra eo zerbaitte hola, edo Euskal Herrin alde, eta hurrungo egunen apaiza etorri [zaianen], herriko apaiza, etxea, ba, guardia zibillak etorriko ziela nere bille o kargu hartzea eo, Orexako gorabeherangatiken. Ta ni “ze pasako ote da, ze pasako ote da oain?”, ez zan iñor azaldu. Eta holako beste estuasun bat o beste izan zittekeen nunbaitte, baiño ez, holako gauza haundiik ez. Gogoatzen naiz Lazkao Txiki zana ta biok Basauria eo horko Bilbo inguruko herri batea jun giñen. Ta zaben… jaialdie zan, bersolari jaialdie zan zine-etxe baten, ba, huelgan zaren jende batzuri laguntzeko. Baiño jaialdi hori jarri zan baimenik gabe, ikusten danez. Ta gogoatzen naiz ate nausitik sartu giñen zine hortara, baiño atzeko atetiken, kontrabandon bezela, nola ihes ein genduan, nola esan ziguten. Baiño hala bukatu zan.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia