Imanol Oruemazaga Baseta
Berriz (Bizkaia) (1931-2017)
Biografia
Berrizko eliza ondoko Abadetxean jaio zen, amaren osaba baitzen bertako abadea. Aita Ganekoetxekoa zuen eta ama Axpekoa. Aita Berrizko zinegotzia izan zen Errepublika garaian. Gerra sasoian preso hartu eta heriotz-zigorrera kondenatu zuten; hiru urte eta piku hainbat kartzelatan pasa ostean, bueltatu zen etxera. 1941ean, osaba abadea hil zenean, Abadetxea utzi eta aitaren jaiotetxera joan ziren, baina 1944an Errotabarri errotan kokatu zuen bizilekua familiak. 11 urtegaz Bergarako dominikarrenera joan zen abade-ikasketak egitera. Han urtebete egin ostean, Arteako seminariora joan zen eta handik bi urtera Gasteizko seminariora. Apaiztu zenean, 1955. urtean, Basauriko Bidebietara destinatu zuten, baina denbora gutxi egin zuen, 1956. urtean Ondarroara bidali zuten eta. Ordudanik Ondarroan egin du bere bizimodua, nahiz eta abade beharrak alde batera utzi; hala ere, herrigintzan eta euskararen aldeko lanekin jarraitu du gogotsu, besteak beste, ikastolaren sorreran eta gerraosteko Ondarroako lehen antzerkian parte hartuz. 1969an, 1970ean eta 1971n, hiru alditan preso egondakoa da beste hainbat abaderekin batera Zamorako kartzelan; bertan bizi izandakoen berri ere eman zigun egindako elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRZ-002 | 2012 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRZ-003 | 2012 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRZ-004 | 2012 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRZ-005 | 2012 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRZ-006 | 2012 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute