Ama eta izeko fabrikan lanean
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: BRM-096/040
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
-Amak eta, gure amak eta Garabillasen in dxauie bihar, danatan in dxauie gure ama koitxadak eta, gure ama koitxadak in dxauien beste bihar! Ta e, gu hasteko, gitxi de, ez ta eon gizonik harek in dxauien beste bihar, ez ta eon deretzorik! Harek in dxauien beste bihar koitxadak. Ta larota hamabi urtegaz hil yast ama, neure ama zaharrena, bera geratu de azkaningo. Gaueko hamabidxetan ta sarri dxun gari ni ta aiztie, gure ama agertuten ez fabriketik: “baie non demoniño dau gure ama ba?” oireko: “Ama, bai ondiño?” “Ta ze in bidu ba?” Garabillasen oten’zan diselez eurek imitxekuk e, horrek errepartuek e etxateko kajak dxosten, kajak atxiñen, kajatan dxosten’zan dun, kajak dxosten, ordutararte.
-Zure aman sasoien eta alarguntasun kontuek eta?
- Ezebez! Ez du okin txikirik be, iñondik bez.
Egilea(k): Nagore Fernandez
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!