Bermeo (Bizkaia)

Kontserba-fabrikako lana

Kontserba-fabrikako lana Antxoari burua kendu eta gero "enbaja", latan sartzen zen. Atunari burua beste batzuk kentzen zioten. Trontzoak egin eta egosi egiten zen. Kipulak txikitzen ere jarduten zuten; berakatza, ereibotza. lehortzen jarri, beltza kendu, "enbaja... "Lateruak" eta "galdareruak" ziren fabrikako gizon bakarrak. Lan gogorra zen, eskuak urratuta amaitzen zuten. Jornal txikia, 40-50 duro astean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Antxoari burua kendu eta gero "enbaja", latan sartzen zen. Atunari burua beste batzuk kentzen zioten. Trontzoak egin eta egosi egiten zen. Kipulak txikitzen ere jarduten zuten; berakatza, ereibotza. lehortzen jarri, beltza kendu, "enbaja... "Lateruak" eta "galdareruak" ziren fabrikako gizon bakarrak. Lan gogorra zen, eskuak urratuta amaitzen zuten. Jornal txikia, 40-50 duro astean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta hori esan’zu bi e biher eitten zendula bai fabriken eta fabrikako biherra ze biher zan?
- Gogorra, ba lelau atune antxoatan, buru kendu antxobiri, ta gero enbaja, tiñetan garbitxu, ta gazti zaran arte ba andidxek e, andrak e zertun, ordaindu, ta guk atara. Ta gero, antxobie itxen’zan dunien, ba salasoien imiñi. Horrek harri manduek, salasoiekaz pegateko, emongo’tzut antxobatxue probateko, neuk eindxe dakotazenak, ta horrek zertun. Gero atune, atune kentzi’zan do burue, nik ez dot kentzi’zan, andrak eoten’zan die a ello-kuek buru kentzi’zan dauienak. Bai, guk eguek kendu, ta barroko tripek atara, gibarrollek eta horrek. Ta atxiñen gibarrolle, okitxe’zan dauena atunek, tiñetan imitze’zan du, ez dai zelako medikamentue itxeko erute’zan dauie, bai […] ta harek atara, bai haunek guztidxek urrutute okitzen’zan’duz e? Eskuk, atxiñen guanterik be ez talez eogon.
-Klaro!
-Urrutute okitzen’zan’duz. Ta horrek, gero horrek trontzoiek egin, ta kosedoratan, kosedorak on diez, han handidxek ta hor e itxen’zan die egoxi, muerigaz. Ta solo bat okitzen’zan dauie e gure fabrikekuek, ta hara solora dxuten’zan gari kinpuletan, kinpulek txiki-txiki-txiki indxe etxaten’zan datzoie hareri, lau edo bost zati egin kinpulek, ereño zati bet da berakaz zati batzuk, ta harek egoxi haretan zeratan. Kajak oten’zan die haulan, plegata imitzen’zan’zuz, horrek biharrak. Ta egosten’zan dien atara. Ataten’zan danien, otzitxuten’zan danien, imitzen’zan du parrilletan, sikatu arte, egun bi edo pasaten esan danien, orduen asaltxu kendu, da imitzen’zan dun atzera sikatuten, euren zerak, trontzoitxutan, trontzoitxutan, sikatuten. Egun bi edo haulan pasaten’zan danien, ba harek baltza gustidxek kendu, arraska ta garbi-garbi imiñi. Ta gero haulako zertxu batzuk oten’zan diez ebaitxeko kutxillugaz, ze lata a meide, ta igual okitzen’zan’zuz zeuk lau andra, ta zuk bat aurrien, ba zuk hareri a basto emoteko, ebaitxe, ta harek enbaja, enbaja latatan ta gero makiñetan pasa, errebise zelako faltarik padako, oridxue etxa hareri txe danak, eze falta barik, ta haurrek gauzek.
-Ta gizonak be egoten zien?
-Ba, lateruk, lateruk ta galdareruek, bi edo hiru oten’zan diez horrek galdareruk eta horrek.
-Eta jornala?
-Esan’tzut ba! Ezebez, berrogei ogorloko igual, berroge ta hamar, ezebez. Baie zemat bihar indxe?
-Ord asko?
- Joe! Ez tiño’tzut ba? Ba goixeko seiretako igual dxun da…
-Zutunik?
-Ta…

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia