Bermeo (Bizkaia)

Buzkantzak zelan egiten diren

Buzkantzak zelan egiten diren Buzkantzak zelan egiten diren. Esteak errekan garbitzen ziren. Estea betetakoan "galdostu" egiten ziren buzkantzak, hau da, ur irakinetan pasatu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Buzkantzak zelan egiten diren. Esteak errekan garbitzen ziren. Estea betetakoan "galdostu" egiten ziren buzkantzak, hau da, ur irakinetan pasatu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Buskentzak zelan eitxen bazen bakizu?
-Estigaz, haulako zera sartunde haulan.
-Ta ze sartze otzun?
-Ba bisperan edo egun bi lelau itxen’zan do porrue txikitxu, kinpulek txiki-txiki-txiki-txiki in ta porruek txiki-txiki-txiki. Harek, esan’tzuten moduen e zerantzako, txorisuntzako e hori gantzaridxe okitzen dauela, aparte okitxen’zan dauie beste, beste pote bat, e horregaz, koipigaz. Ta haregaz koipigaz prijidu horrek ondo, kinpulie ta zera, porrue. Ta aparte gero egosten’zan dauie arrosa. Hotzitxuten’zan danien, eitxen’zan dauie hori nahasta, ta gero, txarridxe hiltxen zunien, haren odola artzin’zan do, ta gero haren odola nahasta. Ta erain-erain-erain dxe, imitze’zan dau gatza ta piper gastalekue ta klabue, klabue…
-Zer da hori?
-Halako zertxu bat esaten’zan da, zer bat eoten’zan da denda bat, errotigaz eidxoten’zan dauena, klabo. Ta horrek piper gastalekue bestie, nahastaten’zan’tzoie hori, ta gero zatitxuk indxe, urditxue eta haulan, bera goxotuteko bera zera.
-Ta piper gastalekue, zein da hori?
-Ez dai ba, baltza esaten’zan da piper gastalekue, hor eidxota emoten’zan dozku hor dendan: “ekau ez dai zematena piper gastalekue”, klabue ta horrek nahastaten’zan´tzuz, gatza ta itzen’zan dauie. Gero estiek garbi-garbi-garbi in bizaten’zan diez, estiek, horretan errekara, garbiten harek, klaro. Harek garbi-garbi-garbi-garbi in, arraska danak, bueltie emon ta okitzen’zan’tzuz garbitxute aska baten gure amak eta. Ta gero harek halako enbudo bat, enbudo bat haulan, imiñi estiri sartunde haulan, ta eskuz, oiñ makíñen itxen dauie, eskuz itxen’zan du a. Ta gero galdoztu saltziko, galdoztu…
-Zer da hori?
-Ba ure imiñi irikitzen, ta a odola ta gauzie kendu, dxateko moduen imiñi ia, galdoztu.
-Ta galdoztu zer da bakarrik buskentzan e ganien edo?
-Amarraten’za’uien e haulan zer bategaz.
-Bai hari bategaz edo kordela edo…
-Mimen zati bategaz, amarra haulan txorta bat, sei edo zazpi ta han zertun, ta sartun ta urten, han okitze’zan dauie, galdoztu hauri de.
-A galdoztu de…
-Hauri berotu hauri…
-Gora ta bera ibiltzie sartzen.
-Han okindxe apurtxu baten, bera odola iñ arte gogortu. Ta gero haurrek atara ta saldu.
-Hortik be jornaltxue.
-E ba, baie ez ta ezan dirorik atxiñe, ze, ze diro esan ta atxiñen laguntxu ba? Zapata batzuk erosi ta kabo, klaro ez ta eon besterik eta.

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia