Bermeo (Bizkaia)

Bermeoko ikastolaren hasiera

Bermeoko ikastolaren hasiera Bermeoko ikastolako lehenengotariko haurrak eurenak izan ziren. Hamar bat ume izango ziren hasieran. Etxeetan atea jo eta "euskeriek ez dau balixo" erantzuten zuten askok.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bermeoko ikastolako lehenengotariko haurrak eurenak izan ziren. Hamar bat ume izango ziren hasieran. Etxeetan atea jo eta "euskeriek ez dau balixo" erantzuten zuten askok.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Fundekuek ikastolan geure imiek ezan die, nire semie sei urtegaz, Dxaione, harek e urte bete gitziau, ta ikastolie funde, ta Bihotza lobien, lengusiñien alabie, hirurek. Ta ikastola barridxe eitxeko, fralletan ibiltze’zan garie, fralletan bar bat on zan, ta han koltxoneta ganietan imiek, e? entzuten’zu? Ta gero andik atzeko mandan in sauien halako zertxu, lokal bat, gero hara bajatu zien. Hogei, e, zemat pagaten’zan du? Hoge ta bost euro edo holakoren bat e, andareño bakotxa.
-Hoge ta bost pezeta
-Baie Bermion, batun eziñik e lagunek e, ikastolarako. Zemat ezan gariz ba? Hamar ime ezan gariz batun garizenak herri guztidxen? Atitan dxo ta, ati dxo ta, eitxen zauie “euskerik ez dau balidxo” ta, atin dxo ta jentiek, gaur PNVkuek tizenak, dizenak tizenak, handidxek tizenak, haur be ikastolie in bidala ta, hamar urtegaz gure imiek kanpora, ez ta on gidxau lekorik eta, hori barridxe eitxeko, hori ikastola barridxe itxeko. Ta gure amak eta, esan’tzuten moduen, hor txaletatan onduen, baserridxe edo soluk okin dxauielez, gure amak eta dirijidu, etze bat on zan hor e, matrimoniño bat, ia zaharrak, ta hor eitxeko ikastolie. Bakixu non dauen Eleisalde ezta? Ba beitu zemat urte dan, nire semiek takoz berroge ta bederatzi urte, hamar urtegaz urten dau eskolatik, ez dalakon egon lekorik eskolarako, hiru mille bana ogorloko imin dxun e, lengusiñe bakotxak.

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia