Bermeo (Bizkaia)

Izeko haserre mojarengana

Izeko haserre mojarengana Behin mojek eskolatik bota zituzten bi lehengusinak txinoentzako dirurik ez eramatearren. Ama joan eta esan zion mojari bost txino zeudela euren etxean, eta berriz dirua eskatzen bazien abarketarekin lepoa apurtuko ziola.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin mojek eskolatik bota zituzten bi lehengusinak txinoentzako dirurik ez eramatearren. Ama joan eta esan zion mojari bost txino zeudela euren etxean, eta berriz dirua eskatzen bazien abarketarekin lepoa apurtuko ziola.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Haur, amen txaltxu, txaletak non dauz amen indxe,
-Bai.
-Hor e? Hor okitzen’zan du solo eder bat. Solo eder bat, gure ama ta izeko, ba euren biharrak eindxe gero, patatie ataten, nego gustireko patatie okitzen’zan du te! Ta halako baten, ni eskolan ta nik ez doten dxakin, halako baten negarres bidxek solora. Ta diñotzo gure izekok: “Zer pasaten da ba?” gure izeko ezan dalakon garbosiaue gure ama baño, gure ama trankiltxuaue ezan da, ta izeko esan da mas e esatilez gizonak pe etzon ingo hareri burlerik. Ta “zer pasaten da? Begoñe, Polixene, zer pasaten da?” “Zer pasaten da? Mojiek etza gaitxus e eskolatik kanpora.” “Zer dala ta? Zer eixue ba?” “Guk ezebez e ama, txiñuntzako dirorik ez dulakon erun.” “Zer? Txiñuek? Zuek paño txiño handidxaurik, bost txíño ez kauz ba etzien ba?, zazpi dxateko, aitxe bako imiek ba.” Garbosie, eurek pañelue imindxe ametik haulan, beran amental ta aberketak diferentiek bidxekaz, han dxatok mojatara. Dxoten dau trinbie ta: “Ia, honen mojie nor dan e, esan mesedez urteteko” Porteriek. Urteten´tzo mojiek, ta bermiotarra ezan da mojie e, kabokue. “ Ia, honek imiek ze in dxauie eskolatik kanpora botateko?” diñotzo. “Ba txiñuntzako dirorik ez dau ekarri.” “Eurok paño txíño handixaurik, bost txiño dakuz guk etzin e! aitxe bakuk” ta esantzon “ Kuidadito beste baten nire umiek kanpora etzaten bazu, txiñuntzako ez dauelakon ekarri dirorik. Hau aberketie ikustenzu?” diñotzo “haunegaz lepue be apurtu ingotzut!” diñotzo mojiri, entzu’zu?

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia