Bermeo (Bizkaia)

Bi urterekin umezurtz

Bi urterekin umezurtz <p>Ama eta izeko egun berean alargundu ziren. Bi barku hondoratu eta 11 gizon hil ziren. Bi urte zituen Aintzanek eta bederatzi hilabete ahizpa txikiak. Izekok beste hiru ume zituen. Etxe batera joan ziren denak bizitzera. Neba-arrebak bezala izan dira bostak. Portuan eta baserrian egin behar izan zuten amek familia aurrera ateratzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama eta izeko egun berean alargundu ziren. Bi barku hondoratu eta 11 gizon hil ziren. Bi urte zituen Aintzanek eta bederatzi hilabete ahizpa txikiak. Izekok beste hiru ume zituen. Etxe batera joan ziren denak bizitzera. Neba-arrebak bezala izan dira bostak. Portuan eta baserrian egin behar izan zuten amek familia aurrera ateratzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nire ama ta e izeko egun baten alargundu zien. Isaro ta Osasuna izan zien motorrak. Itxo zien bidxek, hamaike gixon itxo zien orduen. Nire aiztik okin dxau hamar egun San Roke egunin indxe, ta nik urte bi txe erdi gehidxau. Aizte bidxek ein bi’zan dauielez bihar etze batera dxun gañen bizitzen aizte bidxek ta bost; harek okin’txuz, nire izekok okin’txus mutil bi ta neska bat. Mutillek okin dxau bost urte, a zaharrautxuaue zan ta, Iñakik okin dxau nik paño zazpi hilllebete gidxau, ta nire lengusiñiek okin dxau zazpi hillebete nik paño...nire aiztiek paño gidxau, oxa, nire aiztiek ta lenguxíñiek, aiztek, neba-arrebatzak in gari beti, ze hasi gariez imetatik, bularra artzi zan dauie amana bidxena, zaindxen eitxen zan dauie bihar ta klaro, harek bosta, bost urteko mutillek, Dxulenek, harek itxen zan gaitxus gu dxabon, baie horretan holan gauzela, ez dauielez okin ezelako dirorik, danatara in dxauie bihar: portuen in dxauie bihar, ligorrien baserridxen in dxauie bihar, txarridxek hiltzen in dxauie bihar, saltzien horrek txarridxek gu manteniteko.

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia