Bermeo (Bizkaia)

'Burutse' ezizena

'Burutse' ezizena <p><em>Burutse</em> ezizena bera aitari jarri zioten. Zer dela-eta jarri zioten azaltzen du. Amaren aldeko familiari <em>Txoko</em> esaten zioten eta hori da duen bigarren ezizena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-085-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Burutse ezizena bera aitari jarri zioten. Zer dela-eta jarri zioten azaltzen du. Amaren aldeko familiari Txoko esaten zioten eta hori da duen bigarren ezizena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk ezizenik badekozu ala?
- Bai, 'Burutse'.
- Zelan?
- 'Burutse' Ta esango dotsut hori 'Burutse' zelan dan. 'Burutse'. Etor zien atziñeko zaharrak, han Gaztelun, neure aitxe kaso baten, Gaztelun dxaidxoku da. Ta han, Gaztelun, oten ezan dizen atziñeko zarrak enbarkaziñue zelan datozen ta, ba, ikusten sartzien. Etor zan, haur neure etxeko atxitxe edo “a saber”, ta hori etor zan txapel barik, haixik erunda txapela. Ta Bermioko gizonak beti erun dau txapela. "E! beitu fulano txapel barik” esaten “buru hutsien datoz", holan buru hutsien, buru hutsien bidxotza, holan da 'Burutse' izizena dakune. Holan ezan da atziñeko zaharrak. Gero, beste bat be bai, 'Txokotarra'. Ezan da nire atxitxe nire amuman atxitxe bueno, gizona. Ezan zan jokaridxe, hamen, bueno, ezkiñe guztidxetan Euskal Herridxen karta dxokuen da holan. "E, fulanok be auntxek txokue ein dxau" Hori da bigarren izizena: 'Txoko'. 'Burutse' ta 'Txoko'.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia